Athletic Club - Atlético de Madrid
Jardunaldia 5
Liga F

Athletic Club - Atlético de Madrid

Athletic Club
Athletic Club
32
Atlético de Madrid
Atlético de Madrid
  • 1' Azkona
  • 32' S. Ortega
  • 74' Campos
  • Fiamma 6'
  • Gabi Nunes 89'

KokapenaLezama 2, Lezama

Merezitako garaipena lortu du Athleticek Atletico Madriden aurka

Lehoiek Lezaman 3-2 irabazi dute Azkona, Sara Ortega eta Ane Camposen golekin

Balio handiko garaipena lortu dute lehoiek Lezamara joandako 1.187 ikusleen aurrean. Atletico Madrid taldea izan du aurrean, baina Athleticek hiru puntuak lortu ditu. Azkonak goizeko lehenengoa egin du, Fiammak partida berdindu du eta Sara Ortegak eta Ane Camposek bigarren eta hirugarrena egin dute. 10 puntu ditu Athleticek eta Liga F-ko lehen lau sailkatuen artean mantentzen da.

Liga F-ko 5. jardunaldiaren hasiera zorabiagarria izan da Lezaman. Partidako 25. segunduan, Azkonak lehenengo gola egin du, Sara Ortegaren pase on bat aprobetxatuta eta Lola Gallardo mendean hartuta (1-0). Hala ere, 6. minutuan, Atletico Madridek korner bat atera eta gero, Fiammak areaz kanpoko aldaratzea jaso du, eta Nanclares aurreratuta zegoela aprobetxatu du norgehiagoka berdintzeko (1-1).

Athleticek berera jarraitu du, Atleticoren atzeko lerroa presionatuz bigarren golaren bila. Athleticek beste aukera on bat izan du, 25. minutuan, oraingoan Pinedoren hanketan, baina bere erdiraketa gurutzearekin egin du topo. 32. minutuan, berriro ere, zelai erdian egindako lapurreta baten ostean, lehoiek kontraeraso bikaina egin dute. Sara Ortegak bigarren gola egin du Vilariñoren asistentziaren ostean (2-1). Asistentzia eta gola Athleticen 18. zenbakiarentzat.

Bigarren zatian, Luanyk bigarren txartel horia ikusi du. Atletico Madrid bat gutxiagorekin geratu da eta norgehiagoka Victor Martinen taldearentzat alde jarri da. Pinedok bigarren txartel horia ikusi du eta zelaitik kanpora atera behar izan da. Hamar hamarren aurka berriro eta 20 minutu jokatzeko. Baina zelaira sartu berri den Ane Camposek zalantza guztiak uxatu ditu eta hirugarren gola sartu du (3-1). Sara Ortegaren beste asistentzia bat. Hala ere, Atleticoren bigarren gola heldu da, errebotez, Gabi Nunesen jaurtiketak defendatzaile batekin estropezu egin ostean baloia atezaindegian sartu aurretik.

Zalantzarik gabe, lortutako hiru puntuak bultzada bikaina izango dira selekzioen geldialdiaren aurretik Liga F-ko azken hitzordua ahalik eta ondoen prestatzeko, Madrid CFF-ren aurka, datorren larunbatean, urriaren 3an, 18:00etan, Fuenlabradako Fernando Torres estadioan.