Athletic Club - Valencia CF Femenino
Jardunaldia 7
Liga F

Athletic Club - Valencia CF Femenino

Athletic Club
Athletic Club
10
Valencia CF Femenino
Valencia CF Femenino
  • 61' (b.a) Alice P.

KokapenaLezama 2, Lezama

Lehoiek garaipen handia lortu dute hazten jarraitzeko

Sara Ortegaren jaurtiketaren ondoren Alice atezainak bere atean sartutako golak merezitako hiru puntu lortzeko eta Lezaman galdu gabe jarraitzeko balio dio Athletici

Merezitako garaipena lortu zuen Athleticek Lezaman Valencia CF taldearen aurka. Hori bai, ez zen partida erraza izan. Lehoiek hiru puntu lortu dituzte, Alice, Valencia taldeko atezainak, baloia bere atean sartu ostean, Sara Ortegak urrunetik egin zuen saiakeran. Victor Martinen taldeak laugarren garaipena lortu du eta etxean galdu gabe jarraitzen du.

Neurketa erritmo biziarekin eta erabakitasunez hasi zuten zuri-gorriek. Horrela, Daniela Agoteren jaurtiketa bikain batek Alicek defendatutako atearen zutoina jo zuen. Sara Ortega lerro artean eta Elexpururen sakontasunarekin, Victor Martinek zuzentzen duen taldeak arriskua sortzen jarraitu zuen eta Ane Azkona ere markagailua irekitzetik gertu egon zen. Ordu laurdena pasata, norgehiagoka berdinduz joan zen eta talde valentziarrak aurrea hartzeko aukera izan zuen Yasminek pozoitu zuen baloi bati esker. Lehoiak trantsizio azkarretan irteten saiatu ziren eta kanpotarrek euren presio lerroa aurreratu zuten aurkako zelaian pilota berreskuratzeko asmoz. Atsedenaldiaren aurretik, Ane Azkonak aukera paregabea izan zuen, Elexpuru eta Ortegaren arteko beste elkartze on baten ondoren.

Bigarren zatia hasi ondoren, Athletic golaren bila atera zen eta iritsierak bata bestearen atzetik etorri ziren. Azkona area barruan jaurtiketa gurutzatu batekin eta Ortega eta Gurtubay urruneko jaurtiketekin saiatu ziren. Behin eta berriz aritzeak saria eman zion.

Sara Ortega erasokorrak garaipenaren gola ahalbidetu zuen 60. minutuan, zutoinean jo ostean, valentziarren atezainak bere atean sartu zuen. Golak are gehiago sendotu zuen talde zuri-gorria eta Victor Martinek aldaketa hirukoitza egin zuen, Nerea Benito, Clara Pinedo eta Jone Amezaga jokalariak zelairatuz. Zallako aurrelariak eragin handia izan zuen norgehiagokan eta aukera onak sortu zizkien lehoiei. Valencia CF taldeak, punturik gabeko azken sailkatua izateak akuilatuta, berdinketaren bila jo zuen, baina Adriana Nanclaresek bere saiakerak eten zituen. Zuri-gorriek, bestalde, Jone Amezagaren bi abagunerekin errenta handitzeko aukera izan zuten. Amaierako txistua jo aurretik, Saez kanporatua izan zen bisitarien aldean, bigarren txartel horia ikusi ondoren. Ez zen gehiagorako denborarik izan eta Athleticek garaipena lortu zuen eta Liga F-ko lehen postuetan sendotzeko, hirugarren partida galdu gabe kateatzeko eta Lezaman galdu gabe jarraitzeko.