Logroño United - Athletic Club
Jardunaldia 2
Liga F

Logroño United - Athletic Club

Logroño United
Logroño United
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Maddi 34'

KokapenaLas Gaunas, Logroño

Athleticek bizirik iraun du Las Gaunasen eta berriro irabazi du

Landaluzeren kanporaketa jasan behar izan zuten lehoiek 10. minutuan eta, ahalegin itzelaren ondoren, bigarren garaipena jarraian lortu zuten

Ez du zertan gaizki hasten den guztiak gaizki amaitu behar. Izan ere, Athletic ondo atera zen Las Gaunasetik eta hiru puntu berri gehitu zituen, Logroño United 0-1 mendean hartuta, bero itogarriaren erdian.

Víctor Martínen taldeak oso goiz gertatutako kanporaketa bati egin behar izan zion aurre. 10. minutuan, etxeko taldeak Landaluzeri txartel gorria erakusteko eskatu zion epaileari, aurretik txartel horia ikusia baitzuen. Epaileak eskaerari erantzun eta Orozkoko erdiko atzelaria kaleratu zuen, taldea jokalari bat gutxiagorekin utziz.

Orduan, Athleticek laneko trajea jantzi zuen eta, Nanclaresek atepean maila bikaina erakutsi zuelarik, zurigorriek aurkariaren erasoaldiak jasan behar izan zituzten. Víctor Martínen taldeak Logroño Uniteden areara egindako hurbilketa bakanetako bati atera zion etekina. Pinedok baloia jarri zuen jokoan eta, jokaldi nahasi baten ondoren, baloia sarera bidali zuen Maddi Torrek. Oraindik partida luzea zen eta Athleticek gogor lan egin behar izan zuen atsedenaldira abantailari eusteko.

Kanporaketaren ondorioz partida-plana aldatuta, lehoiak elkartasunez eta trinkotasunez jarraitu zuten lanean, baloiaren jabetza hainbeste ez zuen talde baten aurrean lerroak ixteko. Oguizaren gola ez zen markagailura igo, Valeroren aurretiazko falta batengatik, baina Athleticek 1-4-4-1eko sisteman ondo babestuta jarraitu zuen.

Nanclaresek berriro lan bikaina egin zuen eta atea hutsean mantendu zuen.

Lehoiek taldearen izaera erakutsiz irabazi zuten. Las Gaunaseko 33 graduek ere ez zuten zapuztu fruituak ematen jarraitzen duen lana, Ligako hasiera honetan Athleticek jokatutako partida guztiak garaipen bihurtu baititu. Datorren larunbatean, RCDE Espanyolen aurka jokatuko dute Lezaman (12:00etan).