
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2026-27
- Madrid CFF - Athletic Club
Madrid CFF - Athletic Club


- 43' Nautnes
- 73' S. Ouzraoui
- Bibi 47' ,62'
KokapenaFernando Torres, Fuenlabrada
Berdinketa frenetikoa selekzioen geldialdiaren aurretik
Lehoiek puntu bat lortu dute Fuenlabradan, Bibiren binakoari esker markagailua iraultzea lortu duten arren

Athleticek puntu bat lortu zuen F Ligako seigarren jardunaldian, golez eta abagunez betetako partida batean. Nautnesek etxeko taldea aurreratu zuen lehen laurdenean, Bibik markagailua irauli zuen bigarren zatian bi gol sartuta eta Ouzraouik markagailua itxi zuen (2-2). Honekin, 11 dira jada denboraldi hasiera honetan lehoiek batzen dituzten puntuak.
Zuri-gorriek aurreko astean Lezaman Atletico Madrilen aurka izan zuten inertzia berarekin hasi zuten partida, eta lehen abagune bikaina partidako zortzigarren minutuan iritsi zen. Jone Amezagak aukera bikoitza izan zuen, bigarren saiakera oso argia izanda, baina Madrid CFFren defentsarekin egin zuen topo, eta horrek bere jaurtiketa zapuztu zuen. Madrid CFF taldeak Ouzraouiren bitartez erantzun zuen, baina bere saiakera zutoina urratuz joan zen. Jokoaren kontrola lehoiek zuten eta Oguiza, Sara Ortegaren faltaren erdiraketaren ostean, gola sartzetik gertu egon zen. Bi aldiz irten zen jokaldi bera, baina amaiera bera izan zen. Valerok ere bere aukera izan zuen, baina bere burukada gora joan zen gutxigatik. Barkatu egin zuen Athleticek eta Madrid CFFk ez zuen 43. minutuan izan zuen aukera alferrik galdu. Nautnesek gola sartu zuen (1-0). Bigarren gola sartzeko aukera izan zuen Madrid CFFk, baina Nanclares bikain aritu zen beste gol bat saihesteko.
Erreakzio zuri-gorria erreakzioa bigarren zatia hasi bezain laster iritsi zen. Bibik bere ezkerra atera zuen eta faltaz berdinketa lortu zuen. Gol ederra, une hartan bidegabea zen markagailua berdintzeko. Alba Ruizek urrunetik probatu zuen madrildarren bigarrena egiteko, baina bere jaurtiketa kanpora joan zen. Eta etxeko taldearen aukera batetik Athleticen abagunera. Agote zelaira sartu zen Amezagaren ordez, eta zutoinera bidali zuen bere lehen saiakera. Eta 62. minutuan iritsi zen markagailua iraultzeko gola. Madrid CFFren area barruan egindako jokaldi batean, Bibik bultzatu zuen baloia sareetara, buruz. Defentsaren binakoa. Etxekoek ez zuten etsi eta Ouzraouik partida berdindu zuen. Bi taldeek gehiago nahi zuten, baina puntu banaketarekin konformatu behar izan zuten.
Puntu garrantzitsua selekzioen geldialdiaren aurretik. Txapelketa urriaren 17an itzuliko da. Athleticek Valentzia hartuko du Lezaman.
Hamaikakoan

Paola
Taylor
Villafañe
Ana G.
S. Ouzraoui
Holt
Bebê
Lejeune
Marina
Nautnes
S. Gallardo
Ordezkoak
Belén
Paula León
Alba Ruiz
Ailing H.
H. Ubamba
Aymerich
Entrenatzaileak
José Luis Sánchez Vera

Madrid CFF
Hamaikakoan





















