Real Sociedad - Athletic Club
Finala
Lagunartekoa

Real Sociedad - Athletic Club

Real Sociedad
Real Sociedad
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 34' Chacón
  • 54' Seelenfreund
  • 92' N. Eizagirre
  • Iraia 21'

KokapenaStadium Gal, Irun

Athleticek EH Kopako finalean galdu egin du

Realak lehen zatiko berdinketa desegitea lortu eta Irunen irabazi du txapelketa

Partida itxi samar batean, Realak 3-1 gainditu zituen lehoiak Irungo Stadium Galen ospatutako EH Kopako finalean. Talde txuri-urdinak irabazi du udako txapelketa zuri-gorriak baino gehiago izan ondoren.

Athletic izan zen lehen zatian aurreratu zena Iraia harrobiko jokalariaren bitartez. Jokaldi pertsonal batean baloia Arrularen eskuetatik nahikoa urruntzea lortu zuen. Zuri-gorriek konfiantza irabazi zuten, baina Realak lehia nola berdindu zuen ikusi zuen. Atzelariak nahasi egin ziren jokaladi batean, Chaconek berdinketaren gola egiteko gaitasuna erakutsi zuen. Realak aldageletara markagailuan aurretik iristeko aukera izan zuen, baina Lanadaluzek eta zutoinak hori gauzatzea ekidin zuten.

Bigarren zatia berriro berdinduta hasi zen, nahiz eta txuri-urdinek jokoaren kontrola izan. Seleenfreundek bigarrena sartu zuen geldikako ekintza batean 54. minutuan. Golak min egin zuen, baina zuri-gorriak aurkariaren areara arriskuarekin iristen saiatu ziren. Nerea Eizagirrek, Eiderri falta egin ondoren, 3-1ekoa jarri zuen Galeko markagailuan.

Bukatu dira probak, datorren igandean, hilak 30, Liga F-ko puntuak jokoan egongo baitira Lezaman 12:00etan. Ligako estreinakoa izango da Badalona Women aurka. Beraz, amaiera eman zaio denboraldiaurreari, erabateko egokitzapena izango duena eta partida ofizialekin hasteko gogo handia izango duena.