Athletic Club - Levante UD
9. jardunaldia
Liga F

Athletic Club - Levante UD

Athletic Club
Athletic Club
23
Levante UD
Levante UD
  • 3' Lucía García
  • 28' Garazi (p.)
  • Gio 17'
  • L. Baños 69'
  • Toletti 86'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Levantek markagailua irauli du Lezaman norgehiagoka bizi baten ondoren

Lehoiak saririk gabe geratu dira Levantek bigarren zatian markagailuari buelta eman eta gero

undefined

Athletic Clubek 2-3 galdu du Levante UD taldearen aurka Lezaman, Ligako bederatzigarren jardunaldiari zegokion partidan, hasieratik bukaerara zirraragarria izan zena. Lehen zatian 2-1eko abantailarekin joan ziren lehoiak aldageletara, baina valentziarrak gehiago izan ziren bigarren zatian eta hiru puntuak eskuratu zituzten Lezaman. Garazik penaltiz sartu zuen lehen zatian, baina bigarrenean ezin izan zuen bere zortea errepikatu eta Paralutak hamaika metroetatik egindako bere bigarren jaurtiketa zapuztu zuen.

Lehen zatia espero zen gidoiaren gainean joan zen: intentsitatearekin eta erritmo handiarekin. Partida hasi eta berehala, Lucia Garciak bere denboraldiko lehen gola sartu zuen Azkonak gola oparitu zionean, nafarraren bakarkako jokaldi bikain baten ondoren. Zuri-gorriek bigarrena sartzeko aukera izan zuten Pekeren bitartez, baina bere jaurtiketa Mariak harrapatu zuen. Granoten erreakzioa berehala etorri zen, Giok, 11. minutuan, aldaratze bat aprobetxatu eta Quiñones gainditu zuenean. 26. minutuan, epaileak penaltia adierazi zuen Nuria Mendozaren eskuengatik area barruan, eta Garazik bigarren gola igoarazi zuen markagailura, penalti puntutik sartuz.

Aldageletatik igaro ondoren, Villacampak zuzendutako neskek berdinketa lortzeko aukera paregabea izan zuten, baina Tolettiren jaurtiketa kanpora joan zen gutxigatik. Gainera, Gioren kontraeraso batek sustoa sartu zien gorputzean Iturregiren lehoiei. Levantek protagonismo handiagoa hartu zuen partidaren ordua betetzerakoan, eta Athletic kontraerasoen bidez erasoko aukerak sortzen saiatu zen. Norgehiagokak hasierako erritmoarekin jarraitu zuen. Bizi-bizia. Jucinarak langara bidali zuen baloia 67. minutuan, kanpoko taldearen minuturik onenak erdietsiz.

Hala, 69. minutuan, Leire Bañosek 2-2koa lortu zuen, erasoko jokaldi on bat burutu eta gero. Handik gutxira, Levante 2-3koa sartzeko zorian izan zen, Guerreroren bitartez, atzetik eraikitako jokaldi batean etxekoek huts egin ondoren. Partidak amaiera irekia izan zuen. 84. minutuan Valdezatek txartel gorria ikusi zuen, talde valentziarrari kontraeraso bat mozten saiatzeagatik. Ondorengo falta jaurtiketan, Tolettik, zutoinaren laguntzaz, 2-3koa sartu eta markagailua irauli zuten granotek. Azken minutuan, Athleticen aldeko beste penalti bat egon zen, baina oraingoan Paralutak Garaziren jaurtiketa gelditu zuen eta lehoiak esku-hutsik joan ziren. Datorren igandean Madrilen Rayo Vallecanoren aurka jokatuko dueen talde zuri-gorriaren porrota.