Athletic Club - Sevilla FC
Final zortzirenak
Kopa

Athletic Club - Sevilla FC

Athletic Club
Athletic Club
01
Sevilla FC
Sevilla FC
  • Débora G. 6'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Gol goiztiar batek Kopatik at utzi du Athletic

Athletic Clubek Sevillaren aurka galdu du Kopako final-zortzirenetan (0-1)

undefined

Gol batek Erreginaren Kopako lehoiak kanporatzeko balio izan zion Sevilla FCri. Bigarren zatian Athletic nagusi izan zen arren, ez zuen aterik aurkitu eta ezin izan zuen Deboraren gola irauli. Iturregiren taldeak gutxienez partida berdintzeko aukerak izan zituen, baina Sevilla FC taldeak bere errenta defendatu zuen modu txukunean eta final-laurdenetarako txartela eskuratu zuen.

Lau minutu baino ez ziren igaro hasierako txistu-hotsetik, eta, orduan, Deborak zartako batez aurreratu zuen talde andaluziarra. Oguiza arearen aurrealdetik saiatuko zen eta Oihanek, 42.ean, zuri-gorrien aukerarik onena izan zuen. Iturregiren mutilek, lehen zati gris batean, kanporaketa iraultzea espero zuten.

Atsedenaldiaren ostean eta Athletic Cluben taldean hiru aldaketa eginda, etxekoek aurrera urratsa egin zuten eta aurkariaren zelaian denbora gehiago jokatzen hasi ziren. Ordea, Inma Gabarroren jaurtiketa Quiñonesek kanpora bidali zuen. Erikak, 73. minutuan, partida berdintzeko beste aukera bikain bat zuen, baina bere jaurtiketa gora joan zen. Jarraian, Arayak urrutiko jaurtiketa izozgarri batekin erantzuten zuen Lezaman. Beste aukera bat izan zuen talde zuri-gorriak, Lucia Garciak Itzelen eskuekin topo egin zuen atepean. Saiatu bai, baina golaren saria ez zen iritsi.

Norgehiagoka iraungitzen ari zen eta azken hasperenean Erikaren botetatik abagune berri bat izan zuen Iraia Iturregiren taldeak. Norgehiagokako azken jokaldian ere, Itzelek bere taldea luzapena jokatzetik salbatu zuen, lehoiak final-laurdenetarako txartelarik gabe utziz. Orain, larunbatean Real Madrilen aurka jokatuko du Ligako hurrengo jardunaldian.