
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Athletic Club - FC Levante Badalona
Athletic Club - FC Levante Badalona


- 81' Agote
KokapenaLezama 2 , Lezama
Agotek garaipenaren gola lortu du Lezaman urte bikain bati itxiera emateko
Harrobiko 18 urteko gazteak garaipenaren gola lortu du FC Levante Badalona borrokalariaren aurka

Arratsalde zaila izan zen, baina Madrid CFFren aurkako partidan gertatu zen bezala, harrobiko beste jokalari bat protagonista izan zen, garaipenaren gola azken txanpan sartuz. Daniela Agotek lortu zuen gola 80. minutuan, Athletic Clubek aurten etxean lortutako azken garaipena sinatzeko.
FC Levante Badalonak eman zuen lehenengo abisua. Macarena Portalesek, banakako jokaldi batean, areara eta Llomparti pase zehatza ematea lortu zuen, eta honek markagailua irekitzeko aukera izan zuen. Hala ere, errematea erdira irten zitzaion, eta Nanclaresek erraz gelditu zuen baloia.
Partidako 22. minutuan, Maite Zubietak area kanpotik egindako jaurtiketa batekin zortea probatzea erabaki zuen. Hala ere, Maria Valenzuela adi egon zen eta baloia arazorik gabe gelditzea lortu zuen, markagailua bere horretan mantenduz. Talde katalanaren aldetik, Melani Serranok aukera izan zuen, baina Nanclaresek arazorik gabe harrapatu zuen. Bestalde, Leire Bañosek beste abagune bat izan zuen korner batean, nahiz eta buruz egindako errematea gora joan zen. Zalantzarik gabe, zuri-gorriek lehen zatian izan zuten aukera argiena Jone Amezagarena izan zen: ezkerrez jaurtiketa bat egitea lortu zuen, baina Mariak, geldiketa bikain batekin, baloia kornerrera desbideratu zuen.
Neurketa nahiko parekatua izan zen, eta bi taldeek intentsitatea erakutsi zuten jokaldi bakoitzean. Euriak eta haizeak ez zuen lagundu eta abaguneak izan arren, markagailua ez zen mugitu lehen zatian.
Bigarren zatia FC Levante Badalonak Lezamako hiru puntuak eskuratzeko erabakiarekin hasi zen. Ferran Cabellok aulkitik zuzentzen duen taldearen abaguneek estutasunean jarri zuten etxeko taldea, baina zaleen animoak lehoiak partidan mantendu zituen.
Nanclarsek esku-hartze erabakigarria egin zuen Leeren aurrean, burukada bat geldiaraziz. Atezaina, duela gutxi Espainiako selekziorekin debuta egin zuena, Lezamako arratsalde euritsuko jokalari nabarmenetako bat izan zen, norgehiagoka guztian zehar segurtasuna erakutsiz.
Athleticen defentsa sendo mantendu zen, Levante Badalonaren etengabeko trantsizioei aurre eginez. Defentsako lan bikain batean, Leire Bañosek ate zuri-gorri inguruan zegoen baloi arriskutsu bat aldentzea lortu zuen. Aurkariaren presioa gorabehera, lehoiek ez zuten erritmoa jaitsi eta saiatzen jarraitu zuten. 80. minutuan, Daniela Agotek gola sartu zuen arte. 18 urteko gazteak, Reale Arenan Realaren aurka Lehen Mailan debuta egin zuenak, Lezaman jokatzen zituen lehen minutuak izan ziren. Ezin izan zen modu hobean estreinatu, zale zuri-gorrien aurrean bere lehen gola sartu baitzuen elitean, azken minutuetan euforia piztuz.
Levante Badalonak partida bikaina planteatu zuen eta amaierarako 10 minutu besterik geratzen ez ziren arren, zuri-gorrien area gainean presio etengabearekin jarraitu zuen. Neurketaren azken uneak arriskutsuak izan ziren, kasu hauetan gertatu ohi den bezala, baina etxekoek defentsan egindako ahaleginak fruituak eman zituen. Azkenean, Athleticek atea hutsean mantentzea lortu zuen eta garaipena ziurtatu zuen, 2024ko azkena etxean, Lezaman, bere zaleen aurrean.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
David Aznar

FC Levante Badalona
Hamaikakoan
