Athletic Club - FC Barcelona
Jardunaldia 15
Liga F

Athletic Club - FC Barcelona

Athletic Club
Athletic Club
02
FC Barcelona
FC Barcelona
  • Alexia 90'
  • Vicky 94'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

17.698 pertsona

Athletic handi batek luzapenean galdu du San Mamesen

Lehoiek partida bikaina egin dute eta lehen zatian neurketako abagune onenak izan dituzte, baina azken minutuetan Barçak bi gol egin eta hiru puntuak ostu ditu

David Aznarren jokalariek San Mameseko berdegunera partida luze bat egiteko asmoarekin irten egin dira, eta taktikoki zein fisikoki ondo erantzun diote neurketak eskatzen zuen exijentziari, nahiz eta aurrean zuten misioa erraza ez izan. Pere Romeuk defentsako lerroa oso gora bota du Athletic lehen minututan presionatu nahian. Hala ere, David Aznarren neskek bartzelonako taldearen estrategia hausteko erraztasuna erakutsi dute, soilik azken pasea falta izan zie espazioa behar bezala apurtzeko. Are gehiago, Athleticek 1-0ekoa oso gertu izan du 25. minutuan, zutoinaren eta langaren kontra jo duten aukera bikoitzean. Ezustean, Elexpuruk ez du falta jaurtiketa erdiratu, Sara Ortegari eman dio, eta honek Azkona aurkitu du bigarren zutoinean. Anek baloia langara bidali du gola eta, aldaratzean, Leire Bañosek zutoinera bidali du baloia.

Harmailetan babesten izan diren 17.698 ikusleen gozamenerako, lehoiak FC Barcelona ahalguztidunari nor baino nor jokatzen aritu dira. Azkona kolpe baten ondorioz zelaitik kanpo irten behar izan duen minutuetan, Athletic 10 jokalariekin geratu da eta talde kataluniarrak, Claudia Pinaren oinetatik, 0-1 aurreratzeko aukera izan du. Athleticek lanean jarraitu du eta kontraeraso pozoitsuak garatu ditu, partida zoragarria eginez. Sufritu egin dute atsedenaldira berdinketa iristeko, baina Nanclaresek ez du gehiegizko estuasunik izan horretarako.

Bigarren zatian, zuri-gorriek ahalegin handia egin dute eta ez dira aurkariaren areara hainbeste hurbildu. Barçak markagailua ireki nahian jarraitu du, baina lehoiak sendo mantendu dira taldearen elkartasunari eta inspiratuta aurkitu den Adriana Nanclaresi esker; izan ere, erantzun bikaina eman dio Vicky aurrelariak izan duen aurrez aurrekoari. Pinedok, Sara Ortegak ondo bideratutako kontraeraso baten ondoren, ez du area ertzetik jaurtiketa asmatu. Indarrak ahultzen zihoan eta Athletic bizirik iritsi da amaierara.

Aurretik, Nevado lesionatuta zelaia utzi behar izan du eta Claudia Fernandezek debuta egin du San Mamesen. Harmailak lehoiak bultzatu eta bultzatu ditu, baina FC Barcelonak, partida luzea egin izan zaien arren, ez du Bilbotik hiru puntuak batu gabe joan nahi izan. 90. minutuan, jokaldi nahasi baten ondoren, Alexiak 0-1ekoa sartu du. Kolpe zitala izan da, baina, minutu batzuren ostean, Vickyk luzapenean bigarren gola ere egin du, zuri-gorriak zeharo mendean hartuz. Lehoiek erakutsitako kemenak frogatuarazi du zergatik dagoen Athletic sailkapenean ligako onenekin batera. Realak eta Real Madrilek laster bisitatuko dute Katedrala, FC Barcelonaren aurkako norgehiagoka hamaiketako bikaina izan da athleticzale gehiago konbentzitu eta bi partida horietara etortzeko.