
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Athletic Club - Real Sociedad
Athletic Club - Real Sociedad


- 27',59' Azkona
KokapenaSan Mamés , Bilbo
21.153 pertsona
Athleticek Reala gainditu du San Mamesen eta Champions postuetan kokatu da
Lehoiek 2-0 irabazi dute derbia 21.000 pertsona baino gehiagoren aurrean ta F Ligako hirugarren postuan kokatu dira

Dena primeran atera zen San Mamesen. Athleticek 2-0 irabazi zion Realari 21.153 lagunen aurrean Ane Azkonaren bi golei esker eta, Atleticok Riazorren berdindu ondoren, F Ligako hirugarren postura igotzea lortu zuen, edo beste era batera esanda, Txapeldunen Ligako postuetara.
Emaitza honekin, gainera, lehoiek euren gol average partikularra hobetu dute Realarekin, Europarako aurkari zuzen batekin.
Goiz eguzkitsu eta zoragarri batean, Katedralera hurbildu ziren pertsona guztiek partida handi batez gozatu ahal izan zuten, hasiera-hasieratik gol aukera ugari izan zituena. Lehan zatia zerbaitetan motz geratu bazen, goletan izan zen, bi taldeak etengabe saiatu baitziera atea zulatzen.
Laugarren minutuan, jendea oraindik harmailetan zegoela, David Aznarren jokalariek hirugarren kornerra atera zuten eta Elexpuruk Arrula atezaina proban jarri zuen. Hasierako nagusitasuna zuri-gorriena izan zen, baina donostiarrak protagonismoa hartzen joan ziren minutuek aurrera egin ahala, eta aukerarik onenak izan zituzten Amaiurren eta Eizagirreren botetan. Nanclaresek, ohi bezala, bikain erantzun zuen bi ekintzetan. Harmailak San Mameseko joan-etorriez gozatzen ari ziren.
Eta joan-etorri horietako batean... Athleticek jokaldi bikaina egin zuen eskuin hegaletik Elexpuru eta Clara Pinedorekin. Azken honek, Azkona kapitainari gol pasea eman zion maisutazunez eta nafarrak ez zuen hutsik egin 27. minutuan. Minutu batzuk geroago, Azkonak abantaila handitu ahal izan zuen baina Realak atepetik atera zuen baloia. Atseden hartzeko ordua iritsi zen, bai eta Süneren musikaz gozatzeko unea ere.
Bigarren zatia goian presionatuz eta geldikako jokaldietan mina eginez hasi zuen Realak. Hala ere, Athletic izan zen, berriz ere Azkonaren bitartez, markagailura bigarrena igo zuena. Sara Ortegak Vilariñoren erdiraketa ukitu eta Ane Azkonak dena alde zuela, bere bigarren gola sartu zuen. Nanclaresek bere horretan jarraitu zuen, derbia, hiru puntuak eta Txapeldunen Ligako hirugarren postua lortzeko atea hutsean mantentzeko lanetan.
Taldeak ospatu zuen, San Mamesek ospatu zuen. Jarrai dezala festak. San Mamesen ikusiko dugu elkar datorren igandean, martxoak 2, Real Madrilen aurkako partidan.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
David Aznar

Real Sociedad
Hamaikakoan
