Athletic Club - Real Madrid
Jardunaldia 20
Liga F

Athletic Club - Real Madrid

Athletic Club
Athletic Club
12
Real Madrid
Real Madrid
  • 10' (p.) Nahikari
  • Lakrar 40'
  • Olga 80'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

16.662 pertsona

Olga Carmonaren gol eder batek Athleticen ilusioa hautsi du

Real Madridek Nahikariren golaren ostean lehoiek markagailuan izan ziren partida irauli zuten bere klasea baliatuz

Ez zen posible izan. Real Madridek Olga Carmona bere kapitainaren klasea baliatu zuen Athleticen amets europarra hurbiltzeko funtsezkoak izango lirateken hiru puntuak saihesteko. Nanclaresek, bere ohiko geldialdiekin, taldea bizirik mantendu zuen, harik eta sevillarrak, Pitxitxiri lore sorta utzi zionak, 25 metrotik geldiezina zen baselina batekin neurketa erabaki zuen arte.

Gauzak ezin hobeto hasi ziren Athleticentzat. Nahikarik berari egindako penaltia sartu zuen Misa engainatuz. 9. minutua zen, eta lehoiek, Zubieta agintean zegoela, ez zuten gehiegi sufritzen.

Baina, jakina, Weir eskoziarra bere ezkerra paseatzen zebilen eta jaurtiketa bat zutoinera bidali zuen 32.ean. Estutasun uneak izan ziren David Aznarrek aulkitik zuzendutako neskentzat eta Lakrar frantziarrak sarera bidali zuen lehen zutoinean ikututako korner bat berdinketa ezarriz.

Bigarren zati osoa geratzen zen aurrerapauso bat emateko. Zuri-gorriek 16.662 jarraitzaileren babesa zuten harmailetan. Hala ere, Real Madrid arrisku jokaldiak sortzen joan zen, Caicedo zelaian zela, eta Nanclaresek era guztietako geldiketak egin zizkien, Toletti, Athenea eta Alba Redondori. Carmonaren golak balantza desorekatu zuen arte. Athleticek nota onarekin itxi du San Mamesen jokatu dituen hiru partiden ibilbidea.