Granada CF - Athletic Club
Jardunaldia 21
Liga F

Granada CF - Athletic Club

Granada CF
Granada CF
02
Athletic Club
Athletic Club
  • Azkona 57'
  • Maddi 85'

KokapenaCiudad Deportiva Granada CF , Granada

Athleticen eraginkortasunak norgehiagoka erabaki du Granadan

Lehoiek 0-2 irabazi diote talde andaluziarrari neurketa orekatu batean, eta zuri-gorriek hirugarren postua bereskuratu dute

Garaipenera itzuli eta hirunaka batu. Athleticek 21. jardunaldian irabazi zion Granada CF taldeari bere zelaian, Azkonak eta Maddik bigarren zatian sartutako golei esker. Partida bi kluben arteko lehia bizia izan zen, euripean. Bitxia bada ere, David Aznarrek eta Arturo Ruizek urtebetetze data partekatu zuten aulkietan.

Kasu honetan opari ona Talavera de la Reinako entrenatzailearentzat, nork ezin izan zuen Pinedo eta Valero hamaikakoan erabili lesionatuta eta zigortuta, hurrenez hurren, zeudelako

Lehoiak ondo irten ziren berdegunera, Bilbon Granadan baino ohikoagoa den eguraldiarkin. Andrea Gomezek lehen abisua eman zuen buruz egindako erremate batekin, eta erreplika Elexpururen erdiraketa baten ostean iritsi zen, baina Azkonak ez zuen asmatu. Athletic baloiaren jabetza kontrolatzen saiatzen ari zen, nahiz eta bi taldeek bolada onak tartekatu zituzten.

Zubieta area kanpotik saiatu zen, baina Sandrak bere jaurtiketa harrapatu zuen. Athleticek eta Granadak asko zuten jokoan eta nabaritu egiten zen. Aurrekoetan baino errespetu gehiago eta erritmo gutxiago zegoen. Golik gabe eta abagune gutxirekin amaitu zen lehen zatia.

Azkona eta Maddi, bigarren zatian erabakigarri

Granadako taldea hobeto irten zen aldageletatik, baina ezin izan zuten minik egin Adriana Nanclaresen arean. Athleticeko atezainak ez zuen lan gehiegirik izan, baina atepean sendotasuna erakutsi zuen berriro. Minguezak aukera paregabea izan zuen etxekoentzat, baina atezain zuri-gorriak ondo urrundu zuen kornerrera. Ondoren, Azkonak, ezkerrez markagailua ireki zuen 57. minutuan jokaldi bikain batekin. Kapitainak bere bolada ona luzatu du eta laugarren gola lortu eta taldeko golegile nagusiena da Nahikari eta Pinedorekin berdinduta.

Asko geratzen zen aurretik eta atzelarien lerroak ez zuen estuasun handirik izan Maddi eta Landaluzeren gidaritzapean nahiz eta Edna aurrelari nigeriar arriskutsua zelairatu berri zen. Ornellak, erdiraketa batekin, gertu izan zuen berdinketa Nanclaresen aurrean, baina segidan, Maddik, geldikako jokaldi batean, 0-2koa sartu zuen Granadan. Erdiko atzelariak aldaratze bat harrapatu zuen, duela aste batzuk Betisen aurka egin zuen bezala.

Athleticek garaipena lortu zuen zelai zail batean bolada onean dagoen aurkariaren aurka. Hiru puntu horiekin, lehoiak hirugarren postura itzuli dira momentuz, eta tinko eutsi diote Europako postu hori lortzeko lehiari. Datorren larunbatean Sevilla FC hartuko dute etxean. Lezamara buelta irribarre batekin.