
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Athletic Club - Deportivo Abanca
Athletic Club - Deportivo Abanca


- 52',72' Azkona
KokapenaLezama 2 , Lezama
Azkonaren bi golek Europarako bidea markatu dute
Athleticek Deportivo Abanca hartu du mendean bigarren zatian erabaki den partidan

Lezamak Athleticen garaipen garrantzitsu batez gozatu zuen berriro. Zuri-gorriek ez zuten huts egin Deportivo Abancaren aurka etxean jokatukako partidan eta galiziarrak gainditu zituzten bigarren zatian markagailua ireki ondoren. Azkonak, taldeko golegile nagusiena denak seirekin, bi egin zituen, ligako podiumeko hirugarren postuagatik borrokan jarraitzeko.
Depor, bi lerro oso elkartuta zituelarik, hasieratik itxi zen eta neurketa trabatzen hasi zitzaion David Aznarrek aulkitik zuzendutako taldeari. Baloiaren jabetzarekin ez zuten lortzen Olayak edo Ainhoa Marinek jaurtitzen zituzten trantsizioen zain zeuden coruñarrei minik egitea. Zubietaren, Elexpururen eta Sararen jaurtiketak kaskarrak izan ziren Pereiraren eskuetara.
Eskerrak Ane Azkona bigarren zatian inspiratuta atera zen eta Sara Ortegaren pase bikainari esker, kapitainak ezkerrez definitu zuen Pereiraren aurrean. Markagailua 51. minutuan ireki zen eta Lezamak pisu bat gainetik kentzen zuela zirudien. Orduan, zuri-gorriak alaitasun eta abiadura handiagoarekin iritsi ziren kanpotarren areara.
Milenek norgehiagoka berdintzeko aukera paregabea izan zuen, baina lehoiak animatu egin ziren eta gol gehiago nahi zituzten ikusleei eskaintzeko. Geldikako jokaldi batean, Elexpuruk bigarren zutoinera erdiratu zuen eta han agertu zen Azkona baloia sare barrura gorputzarekin bidaltzeko. Athleticek bere burua aitortu zuen berdegunean eta Nevadok hirugarrena gertu izan zuen. Nanclaresek, berriz, lan gutxi eduki zuen, baina sendo aritu zen beste behin eta hamargarrenez atea hutsean uztea lortu zuen. Gainera, garaipena biribiltzeko Itsaso Mirandak debuta egin zuen Liga F-n. Ortuellako harrobiko jokalaria partidaren hondarrean zelairatu zen eta festa erabatekoa izan zen. Athleticek berriro irabazi du etxean, eta datorren asteburuko geldialdira topera heldu da ligako azken txanpari begira.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
David Aznar

Deportivo Abanca
Hamaikakoan
