
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Athletic Club - UD Tenerife
Athletic Club - UD Tenerife


- 49' Oguiza
- 55' Agote
KokapenaSan Mamés , Bilbo
10.086 pertsona
Lehoiak Txapeldunen Ligatik gertu daude San Mamesen garaipena lortu ostean
UDCA Teneriferi 2-0 irabazi diote aurten Katedralean jokatutako laugarren partidan eta Atletico de Madridengandik puntu bakarrera jarri dira

Garaipena Athletic Clubentzat San Mamesen jokatutako laugarren eta azken neurketan 10.086 ikusleren aurrean. Horrela, lehoiek Txapeldunen Ligara sailkatzeko aukerak mantentzen dituzte eta datorren astean hirugarren doan Atletico de Madriden aurka neurtuko dituzte indarrak. Partida ia erabakigarria izango da, hiru jardunaldi soilik falta baitira denboraldia amaitzeko.
Ondo hasi zen David Aznarrek aulkitik zuzentzen duen taldea eta Ane Azkonak langa gainetik bidali zuen bere burukada. UDCA Tenerifek, atzean jende asko pilatuz, zirrikitu gutxi uzten zituen. Agote eta Zubieta urruneko jaurtiketekin animatu ziren eta gol aukera bana sinatu zituzten. Nanclares ikusle hutsa izan zen lehen 45 minutuetan zehar.
Bigarren zatian aldatu zen partidaren zeinua. Irene Oguizak lehen zutoinean erdiraketa itxi bat jasotzea lortu zuen, Nevadok ateratako kornerrean. Santurtzikoak urteak betetzen zituen, eta hilabete batzuk lesionatuta eman ondoren Katedralean lehen partida jokatzen ari zen kapitainari asistentzia oparitu zion. Kasu honetan San Mamesen titular bezala estreinatzen zena Daniela Agote gaztea zen eta 54. minutuan 2-0ekoa jarri zuen Noelia Ramos atezainari zaildu zitzaion jaurtiketa batekin. Abantaila alde zutela, Athletic erosoago egon zen, baina Piscok zutoinera errematatu zuen.
Athleticek ondo defendatu zuen bere errenta eta Nanclaresek ere gelditu ederra egin zuen luzapenean. Zuri-gorriek garaipenarekin biribildu zuten denboraldi honetan San Mamesen jokatutako laugarren norgehiagoka. Orain, dena ematera Madrilera.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
David Aznar

UD Tenerife
Hamaikakoan
