
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- CP Cacereño - Athletic Club
CP Cacereño - Athletic Club


- 3' Lezcano
- 94' Rana
- J. Amezaga 25' (p.)
KokapenaManuel Sánchez Delgado , Cáceres
Kolpe gogorra Kopako final-zortzirenetan
Athleticek porrota jaso du Kopako final-zortzirenetan CP Cacereñoren aurka, bigarren zati osoa Cacereseko taldea jokalari gutxiago batekin jokatu ostean

Kolpe gogorra Athletic Clubentzat Koparen estreinakoan. Lehoiek 2-1 galdu dute lehen zatiko 43. minutuan CP Cacereño jokalari bat gutxiagorekin geratu ostean eta bigarren zatiaren luzapenean gol bat sartuz. Zurigorriak ez dira inoiz eroso sentitu zelai artifizialean eta CP Cacereñok 90 minutuetan intentsitate handiarekin aritu dira. Extremadurako hainbat peñakide athleticzale izan dira zuri-gorriei animoak ematen.
Partida maldan gora hasi da zurigorrien interesentzat, Lezcanok 3. minutuan sartutako golarekin. Athletic ez da ondo sartu partidan eta aurkaria ezin izan du menderatu hasierako minituetan. Jone Amezaga Adelaren area barruan bota dute, argi eta garbi, eta horri esker Athleticek hamaika metroetatik partida berdindu ahal izan du, 23. minutuan. Zallako aurrelariak berriz ere gola egin du, aurreko astean Sevillan gol bikotza sartu ostean. Maddi probidentziala izan da Quiñones gelditu duen ekintza batean. Hondarribiakoak denboraldiko lehen minutuak jokatu ditu. Atsedenaldiaren atarian, epaileak Yorladiz kanporatu du bigarren txartel horia ikusi ondoren.
Hala ere, ez zen nabaritu Athleticen nagusitasuna bigarren zatian, Cacereseko jokalariak atzean sartu beharrean aurretik jarri baitziren.
Jone Amezagak bigarren gola sartzeko aukerarik onena izan du eta Quiñonesek geldiketa bikaina egin du Lezcanoren urruneko jaurtiketa gelditzeko. David Aznar aulkia mugitu du, baina ez zituen fruituak eman. Manuel Sanchez Delgadoko zaleek bazekiten kanporaketa igarotzeko itxaropena zegoela, eta fede horrekin Ranak gola egin zuen azkeneko minutuetan.
Kolpe itzela eman diete Athletic Clubeko neska gazteei, aurten Kopan egin duten lehen agerraldian. Geldialdi honetan atseden hartzea eta kolpea laster ahaztea besterik ez dago Liga F-en arreta guztia jarriz.
.
Hamaikakoan

Delia Baz
Leivis
Lucía
Adela
S. Rubio
Lezcano
Macías
Matlou
Toro
Yorladiz
Acedo
Ordezkoak
Rodríguez
Midori
Nora
Nerea
Rana
Alba
Santibáñez
A. Cola
Ale
Ainhoa
Wakana
Entrenatzaileak
Ernesto Manuel Sánchez

CP Cacereño
Hamaikakoan
