Athletic Club - Sporting Braga
Lagunartekoa
Lagunartekoa

Athletic Club - Sporting Braga

Athletic Club
Athletic Club
11
Sporting Braga
Sporting Braga
  • 31' Oihana
  • Melany Fortes 83'

KokapenaJesús Esteban , Bembibre

Berdinketa denboraldiaurreko lehen proban

Lehoiek udako lagunartekoen lehena jokatu dute, Bembimbren, Sporting Club de Bragaren aurka

Ondorio gutxi atera daitezke Athletic Clubek Bembimbreko Municipal Jesús Esteban zelaian jokatu den lehen lagunartekotik. Talde zuri-gorriak, Javi Lerga lehen aldiz aulkian dela, bana berdindu du Portugalgo ligako hirugarren sailkatuaren aurka.

Kanpoko taldeak hobeto hasi du partida Olatz Santanaren atera hurbildu direlarik. Hain zuzen ere, atezainak eta Ane Camposek, aurtengo bi fitxaketa berriek, lehen minutuak jokatu dituzte Athleticen armarriarekin.

Astebete eskas daramala denboraldiaurrean, lehen taldeak bigarren taldeko jokalari askorekin bidaiatu du, eta horietako batek, Oihana Aguirregomezkortak, sartu du Athleticen gola 31. minutuan, atezain portugaldarrak utzitako aldaratzea baliatuta.

Bigarren zatian, beste hamaikako batekin, lehoiek aukera gehiago izan dituzte, gauzatu gabe, eta atzealdean egindako akats batean Melanyk neurketa berdindu du azken txanpan.

Talde zuri-gorriak udako lagunartekoetako lehen sentsazioak batu ditu larunbatean (13:00etan) Llanesen Deportivo Abancaren aurka jokatuko aurretik.