Athletic Club - Deportivo Alavés
Finalerdia
Lagunartekoa

Athletic Club - Deportivo Alavés

Athletic Club
Athletic Club
30
Deportivo Alavés
Deportivo Alavés
  • 27' P. Zugasti
  • 77' Valero
  • 82' Nerea B.

KokapenaBasarte, Amurrio

Lehoiek Alaves hartu dute mendean eta EH Kopako finala jokatuko dute

Athleticek arabarrak menderatu ditu Basarten, eta denboraldiaurreko lehen garaipena lortu du

Athleticek asteazken honetan jokatuko du EH Kopako finala, Deportivo Alavesi nagusitasunez irabazita, gaur arratsaldean Amurrion jokatutako finalerdian. Zugastik Victor Martinen taldea aurreratu du lehen zatian, eta Valerok eta Nerea Benitok gola egin dute bigarrenean.

Zuri-gorriak nagusitu dira hasieratik bukaerara udako hitzorduan. Vilariñok abisatzen hasi da, alboko erdiraketa handi batek Patricia Zugastik gola bihurtu duen arte. Iraia Fernandez bigarren gola sartzetik oso gertu egon da, eta Astralagak ez du ia lanik izan.

Bigarren zatian, taldeak intentsitatearekin jarraitu du gol gehiago bilatzen. Eta hala izan da. Clara Pinedoren jaurtiketa gora joan da, baina 77. minutuan Valerok ederki errematatu du bilbotarrak jaurtitako kornerra. Nerea Benitok aurretik zutoina ukitu duen jaurtiketa batekin biribildu du norgehiagoka. Athleticek sentsazio onenekin eta atea golik gabe bukatu du partida. Victor Martinezen neskek asteazkenean, 19:00etan, jokatuko dute finala, Irungo Stadium Gal zelaian, Real Sociedad eta SD Eibar taldeek bihar Azkoitian jokatuko duten partidako irabazlearen aurka.