Leeds United - Athletic Club
Jardunaldia 2Premier League International Cup

Leeds United - Athletic Club

Leeds United
Leeds United
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 57' Cresswell
  • 77' White

KokapenaLner Community Stadium , York

Athletic ausart batek amore eman du Leeds Uniteden aurka

Gazte mailako jokalariek osatutako taldearen porrota eskarmentu handiagoko jokalariak dituen egungo liderrari egindako bisitan

Athletic Clubek 2-0 galdu zuen Leeds Uniteden aurka Premier League International Cupeko bigarren jardunaldian. Zuri-gorriak Gazteen mailako A Taldeko futbolariez betetako hamaikakoarekin aurkeztu ziren Yorken, orain arte jokatutako bi konpromisoetan garaipen bana lortu duen arerio bati aurre egiteko. Bigarren zatian Cresswellek eta Whitek sartutako golek orekatua izan zen eta alternatibak izan zituen partida erabaki zuten.

Adrian Estevek aulkitik zuzendutako jokalariak hobeto hasi ziren eta aurkariaren areara gerturatze arriskutsuak pilatu zituzten. Hala ere, markagailua ez zen mugitu atsedenaldia baino lehen. Aldageletatik bueltan, etxeko taldeak sendoago zegoela erakutsi zuen eta bere nagusitasuna baliatu zuen baloia bilbotarren sarera birritan bidaltzeko.

Emaitza honekin, Athleticek oso zaila du txapelketan aurrera egitea, baina oraindik beste bi neurketa geratzen zaizkio lehen faseari amaiera emateko. Sunderland (azaroaren 12an) eta West Ham (abenduaren 3an) bisitatu behar ditu.