Athletic Club - Granada CF
Jardunaldia 2
Liga F

Athletic Club - Granada CF

Athletic Club
Athletic Club
21
Granada CF
Granada CF
  • 30' Nahikari
  • 89' Nerea Nevado
  • Lauri 12'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Nevadoren golak azken uneko garaipena eragin du Lezaman

Santurtziarrak 89.ean sartutako golak ligako bigarren garaipena lortzeko balio izan du Granada CF bikain baten aurka

F. Ligako 2. jardunaldiko partidan, Athletic Clubek etxean egindako debutean, lehoiek garaipen sufrituta lortu dute, azken unekoa. Nevadoren golak, amaieratik gertu, lasaitasuna eta hiru puntuak eman dizkio etxeko taldeari Granada CF bikain baten aurka jokatutako partidan, non Lauriren hasierako gola iruli behar izan duen. Lehenago, Nahikarik bere banakakoa egin du Nevado pragonista ere izan duen estrategia-jokaldi batean. Maitane Vilariñok, bigarren talde zuri-gorriko jokalariak, debuta egin du eskuin hegalean Elexpururen baja baliatuta.

Talde andaluziarrak aurkari serioa dela erakutsi du partida osoan zehar eta David Aznarren neskei bere zelaian agintzea falta izan zaie iaz gotorlekua izan zuten toki berean. Lehoiek, oro har, zailtasun handiak izan dituzte andaluziarrei min egiteko. Zugastik, beti oso langile puntan, markagailua ireki ahal izan du, baina Lauri izan da, Granada CFko kapitaina, zuri-gorrien atzealdea huts egitea aprobetxatuz goizeko lehena sartu duena 12. minutuan.

Pinedok langan jo du ondoren eta ordu erdia bete denean, Nahikarik banakakoa sartu du Pinedok eta Nevadok maisuki burututako jokaldi bikain baten ondoren. 

Hala ere, Granada CFk tinko eutsi dio bere proposamenean ausartari eta Nanclaresek arriskua izan du etengabe bere ate inguruan. Etnak, Athleticeko erdiko atzelariei lan handia emanez, langara bidali du errematea bigarren zatia hasi eta berehala. Banakoa zirudien azken emaitza, nahi eta Azkonak aukera paregabea izan duen Pinedoren eta Zugastiren arteko kontraerasoaren ostean. David Aznarrek ia lau aldaketa egi ditu aldi berean, eta hiruko lerroa utzi du defentsan. Partida bukatzear zela, Nevadok, hegalez aldatuta, erdiraketa zirudien jaurtiketa batekin gola egitea lortu du 89. minutuan. 

Poztasuna erabatekoa izan da zale athleticzaleentzat, zeinak etengabe egon diren lehoiak animatzen, hasieratik amaierara. Datorren Igandean Real Madrilen aurka Athleticek izango duen irteera zailean pentsatu beharra dago orain. Sei punturekin errazagoa da jokoan eta konfiantzan aurrera egitea.