Athletic Club - Valencia CF Femenino
Jardunaldia 7
Liga F

Athletic Club - Valencia CF Femenino

Athletic Club
Athletic Club
11
Valencia CF Femenino
Valencia CF Femenino
  • 77' (p.) Nahikari
  • V. Almeida 88'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Valencia CFren aurkako berdinketa etxean

Athleticek topo egin du talde valentziarraren kontra, amaierara heldu aurretik markagailua berdintzean

Valentzia CFren aurkako berdinketa, txapelketaren geldialdiaren aurretik. Lezamara azken postuan iritsi zen talde bisitariaren beharra nabarmendu egin zen, eta Valentziako taldeak Athleticen jarduna zailtzea lortu zuen, liga hasiera honetan bere buruarekin topo egitea kostatzen ari zaion talde zuri-gorriari.

Valencia CF taldeak partida zaila proposatu zion lehoiei. Defentsa trinkoarekin eta intentsitate handiarekin eragotzi zuten valentziarrek Athleticek jokoaren kontrola izatea. Che taldea, Browne Athleticen defentsari arazoak ematen lehen minututik, intentsitate handiagoarekin azaldu zen jokaldi bakoitzean, eta Nahikariren jaurtiketa eskas bat izan zen David Aznarren erasoko koska bakarra, geldikako jokaldi batekin batera, Canales atezaina desaktibatu zuena, partida osoan zehar oso fidagarria.

Neurketari aurpegia aldatzeko gogoarekin, lehoiak hobeto atera ziren bigarren zatian eta arazo gehiago sortzen hasi zitzaizkion talde valentziarrari. Nahikariren jaurtiketa Canalesek gelditu zuen eta ondoren Oguizak, Maddik eta Azkonak gertu izan zuten markagailua irekitzeko gola. Hamaika metroetatik hartu behar izan zuen Athletic aurrea. Pinedoren jokaldi zoragarri batean, Nahikari arearen bihotzean agertu zen eta Yasminek Urnietakoa lurrera bota zuen. Aurrelari zuri-gorriak berak, 77. minutuan, penaltia sartu zuen. 

Azkonak, korrika luze baten ondoren, Canalesekin egin zuen topo berriz ere. Jarraian, Valencia CFk berdinketa lortu zuen Almeidaren bitartez, honek area txikian jaurtiz. Alferrik Nanclaresentzat. 88. minutua zen, eta Valentziako taldeak berdinketan ikusten zuen Lezaman egindako lanaren ordaina. Athletic, aldiz, erdizka geratu zen eta ez zuen aurkaria mendean hartzea lortu. Puntuen banaketa amaieran. Hurrengo jardunaldia bi aste barru izango da eta Athletic Kanarietara eramango du.