
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Sevilla FC - Athletic Club
Sevilla FC - Athletic Club


- 5',65' Raquel
- Pinedo 3'
- J. Amezaga 15' (p.),55'
- Vilariño 29'
- S. Ortega 61'
KokapenaJesús Navas , Sevilla
Gol zaparrada magikoa 2024 urteko ligako azken neurketan
Athleticek nagusitasunez hartu du mendean Sevilla FC

Lehoiek partida ikusgarri batekin itxi dute ligako 2024. urtea, denboraldiko gol-zaparradarik handiena lortu dutelarik. Bi gol jaso badituzte ere, neurketa oso betea izan da eta sailkapeneko bosgarren postuan (23 punturekin, Realarekin berdinduta) finkatzeko beste hiru puntu lortu dituzte. Jone Amezaga (birritan), Pinedo, Vilariño eta Sara Ortegan izan dira 13. jardunaldiko golegile gazteak.
Clara Pinedok area kanpotik egindako golari esker aurreratu da markagailuan Athletic, baina Raquelek berehala berdindu du lehia hiru minutu geroago. Izugarrizko norgehiagoka izango zela aurreikusi zitekeen. 14. minutuan, Amezagari egindako penaltia adierazi du epaileak eta Zallakoak oso neurtutako jaurtiketa batekin jarri du 1-2koa.
Partida hasi eta ordu erdira, neurketa osoan zehar oso eraginkor aritu den Nevadoren erdiraketa batetik Vilariñok egin du arratsaldeko hirugarren gola. Buruz egindako erremateak langan jo du, baina ez du amorerik eman eta aldaratzea borrokatu ostean baloia sarera bidaltzeko gaitasuna erakutsi du. Sevilla FCk, bere aldetik, Kantheren kontraeraso azkarren bitartez, Nanclaresen atea arrisku gehiegi sortu gabe estutu du.
Atsedenaldiaren ostean, lehoiak gol gehiago egiteko gosez zelairatu dira eta Jone Amezagak, dagoeneko ohituta gaituen lasterketa batean, 1-4koa egin du Sullastresen hanken azpitik definitu ondoren. Aurrelari bizkaitarrak aurkariaren atea birritan zulatu du, aurtengo denboraldian golegile gisa estreinatzeko. Handik gutxira, Sara Ortegak, Pinedoren erdiraketa arriskutsua baliatuta, bosgarren eta behin betiko gola egin du. Norgehiagoka erabakita zegoen, baina Sevilla FCk bigarren gola egin du azken emaitza apaintzeko. Raquel izan da sevillarren golegilea berriro ere.
Gauzak horrela, garaipenarekin, hiru puntu gehiagorekin eta bosgarren postuarekin itzuli da taldea Sevillako lurretatik. Orain, Kopan pentsatu beharra dago: Caceresen aurakako kanporaketa, datorren igandean.
Hamaikakoan

Sullastres
Eva Llamas
Alicia
Lucía Corrales
Pamela González
Kanteh
Débora García
Diana Gomes
Gemma
Raquel
Alba Cerrato
Ordezkoak
Yoli Aguirre
Nazareth
Iris Arnaiz
Lucía Moral
Paula Partido
Alba López
Barrios
Entrenatzaileak
David Losada

Sevilla FC
Hamaikakoan
