Athletic Club - Sevilla FC
Jardunaldia 22
Liga F

Athletic Club - Sevilla FC

Athletic Club
Athletic Club
01
Sevilla FC
Sevilla FC
  • Gemma 54'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Sevilla FC taldearen aurka galdutako aukera

Athleticek porrota jaso du Sevilla FC taldearen aurka, bere bertsiorik gatzena erakutsi ostean

Pena bat, Athleticek Sevilla FC sailkapeneko alde epel batean hartzen zuen partida bati buruz bakarrik esan daiteke hori. Lehoiek euren aurpegirik grisena erakutsi zuten lehen zatian eta bigarren zatian erreakzionatu bazuten ere, ezin izan zuten Sevillaren atea gainditu. Lehoiek buruarekin baino bihotzarekin bultza egin zuten partida osoan baina prezipitazioa eta zehaztugabetasuna izan ziren nagusi.

Neurketa alda zitekeen Valerok markagailua ireki izan balu partidaren hasierako minutuetan, baina 
Andaluziarrek talde solidario eta antolatua zela erakutsi zuten. Athleticek bloke trinko baten aurka jo zuen, baita partidaren une askotan argitasun falta izan zuen. Sara Ortegak lehen zatiko azken aukera izan zuen, baina kanpora joan zen.

Egia da David Aznarren neskek beste martxa bat sartu nahi izan zutela bigarren zatian eta golaren bila atera ziren baina Sevilla FC taldearen golarekin topo egin zuten 54. minutuan. Natalia Padillak, kontraeraso batean, erdiraketa handi bat egin zion Gemma Giliri, bigarren zutoinean nahi bezala errematatuz.

Vilariñok bigarren zatiko argiena izan zuen. Yolanda Aguirrek, aurkariaren ordezko atezainak, partida bikaina jokatu zuen. Agian gauza positibo bakarra Irene Oguizaren itzulera izan zen, hiru hilabete ondoren berriro minutuak izan baitzituen. Akatsetatik ikasi eta hurrengo larunbateko Badalonako irteeran pentsatu beharko dugu, Athleticek seigarren garaipena jarraian lor baitezake etxetik kanpo. Trenak martxan jarraitzen du eta inork ez ditu besoak jaisten.