
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Real Sociedad - Athletic Club
Real Sociedad - Athletic Club


KokapenaBerazubi , Tolosa
Athleticek EH Kopako finalean penaltietan galdu du
Oso parekatua izan den derbiaren ostean, Realak hamaika metroetatik EH Kopako XIV. edizioa irabazi du

Athletic Clubek eta talde txuri-urdinak 90 minutuetan zehar atea zulatzeko gai izan ez zirenez, Berazubin jokatutako EH Kopako finala penaltietan erabaki eta Reala koroatu zuten. Berdintasuna eta giro bikaina izan zen nagusi 2024-2025eko denboraldiaurreari amaiera eman zion derbian.
Lehen zati entretenigarria izan zen, bi taldeen arteko abagune trukaketarekin, nahiz eta lehen minutuak Realak hobeto hasi zituen. Lucia Pardok arriskua sortu zuen eta zuri-gorriek baloiaren irteeran egindako hutsek etxean jokatzen zuen Reala area hurbiltzera ahalbidetu zuten. Bigarren abagune bat izan zuen talde txuri-urdinak, baina Nanclaresek Nerea Eizaguirre tolosarraren jaurtiketa ondo urrundu zuen.
Elexpuruk langarekin egin zuen topo 15. minutuan, David Aznarrek zuzentzen duen taldearen aukerarik onena sinatu zuen lehen zatian. Bañosek Lete atezainaren dohaiak proban jarri zituen, baina markagailua neurketaren aurretik aurreikus zitekeen berdinketarekin bukatu zen.
Bigarren zatia oso bizi hasi zen. Berriro ere Nanclaresek esku ikusgarria atera zion Eizaguirrek erdiratutako kornerrari. Hori gutxi balitz, atezain zuri-gorriak bigarren geldiketa bat egin behar izan zuen. Jensenen jaurtiketa pozoitsua Nanclaresekin egin zuen topo. Athleticek baloia galdu eta sufritu egin zuen, eta Emmak abagune berri bat izan zuen aurten Sanchez Verak zuzentzen duen taldearentzako. Norgehiagoka osoan zehar hegaletik gora eta behera aritu zen Elexpuruk erdiraketa gozoa jarri zuen eta Letek zailtasun handiekin gola sahiestu ahal izan zuen. Golak ez ziren iritsi, baina neurketaren erritmoa bizia zen, eta lehoiek, Valero lehen aldiz zuri-gorriz jantzi zela, aurrea hartu nahi zuten finalean. Azken minutuetan, eta emaitzari buruzko zalantza guztiekin, penaltiek finala erabaki zuten. Hamaika metroetako loteria txuri-urdinen alde irten eta Donostiara eraman zuten EH Kopa. Partida honekin, frogak bukatutzat eman dira, eta datorren igandean, hilaren 8an, Liga F-ko txapelketa hasiko da Athleticentzat, Buñolen Levanteren aurka.
Hamaikakoan

Lete
Vanegas
Sarriegi
Andreia
N. Eizagirre
Lucía Rodríguez
Violeta García
Lucía Pardo
Lorena Navarro
Emma Ramírez
Cahynová
Ordezkoak
Santana
Etxezarreta
Franssi
Cecilia
Elene Viles
Sarriegi
Owusu
Mirari
Lavogez
Elene Guridi
Intza
Entrenatzaileak
José Luis Sánchez Vera

Real Sociedad
Hamaikakoan
