Real Madrid - Athletic Club
Jardunaldia 17
Liga F

Real Madrid - Athletic Club

Real Madrid
Real Madrid
01
Athletic Club
Athletic Club
  • S. Ortega 65'

KokapenaAlfredo Di Stéfano, Madrid

Lehoiek Real Madrid menderatu eta goruntz begira jarraitzen dute

Athletic, Santana hasiberriak gidatutako harresi bihurtuta, Real Madrilen aurka nagusitu da lehen aldiz bere zelaian

Athletic honek ez du mugarik. Orain dela aste batzuk azeleragailua zapaldu zuen eta F Ligan gorantz jarraitzen du. Alfredo Di Stefanon, historikoki oso zaila izan den eszenatokian (partida honetara arte puntu bakar ere lortu ez den zelaia), lehoiek orrialde berria idatzi dute bertan Real Madrid taldea lehen aldiz garaituta. Jokalarien jarduna bikaina izan da, ahalegin ikusgarria, 90 minutuetan igaroezin izan den defentsa eraikiz. 

Olatz Santanak gidatu du harresia partida osoan zehar. Hernaniarrak min hartu duen Adriana Nanclaresen lekua hartu behar izan du  partidako hirugarren minutuan. Nanclares ospitalera eraman behar izan dute, buruan jasotako kolpeen probak egiteko. Pitzatu beharrean, lidergoa aurkitu du Athleticek ezbeharrean. Hor agertu da Olatz Santana, debutaria eta ausarta, erakustaldi bikaina eskainiz.

Lehen zatian, atezain gipuzkoarrak hanka ikusgarria atera dio Caroline Weirri, buruz burukoan. Lergak zuzendutako taldea, solidarioa eta azken hatsera arte konprometitua, lan eskergabearen saria lortu du Sara Ortegaren golari esker, zapatakada bikain batekin, denboraldi honetan bere lehen gola lortuz. 64. minutuan izan da hori.

Athleticek eutsi egin die Real Madrilen saiakerei, baita Caicedo arriskutsua ere berdegunean zegoenean. Olatz Santana bikain agertu da beste behin eta bere ate inguruan gertatutako guztia aldendu du, baita Weirekin berriz ere izan duen beste buruz buruko bat. Real Madrilek ezin izan du golik egin eta Athleticek hiru puntuak batu ditu historian lehen aldiz Di Estefano zelaian. 

9 jardunaldi dira jada galdu gabe. Hain zuzen ere, azken porrota urriaren 12an jaso zuen talde Athleticek, Real Madrilen aurka San Mamesen. Urtarrileko aldapa ez da hain gogorra izango, Valdebebasen lortutako garaipen epiko eta ahaztezinarekin. Igandean horrela jarraitzeko erronka itzelari aurre egin behardio orain Athleticek. Tenerife zain izango da.