
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Athletic Club - RCD Espanyol
Athletic Club - RCD Espanyol


- 50' Pinedo
- 86' (b.a) A. Torrodà
- L. Ballesté 80' (p.)
KokapenaLezama 2, Lezama
Zuri-gorrien bultzada RCD Espanyolen aurka gainditu da
Athleticek, bajen ondorioz baldintzatuta, talde kataluniarra mendean hartu du Lezaman

Athleticek garaipenaz gozatu du Liga F-ko jardunaldi berri batean RCD Espanyol taldeari 2-1 irabazi eta gero. Javi Lergak zuzentzen duen taldeak baja ugarirekin ekin dio partidari, Ligako asteburu bateko etenaldiaren ondoren, Castellon jokatutako Supercopan parte hartzearen ondorioz. Zailtasunak zailtasun, talde zuri-gorriak lehiatzen jakin du, eta bi jokalarik egin dute debuta: Ane Bordagarayk 17 urterekin eta Irati Alfaro bigarren taldeko kapitainak. Datu gisa, deialdia ez da 23 urtetik gorakoa izan.
Daniela Agotek, protagonismo handiko beste partida batean, eman dio lehenengo abisua talde kataluniarrari. Athleticek penaltia berrikusteko eskatu du Landaluzeri area barruan oina zapaldu ostean eta epaileak hamaika metroko jaurtiketa adierazi du. Nevadok erantzukizuna hartu du baina Salvadorrek jaurtiketaren aldea asmatu dio eta markagailua ez da mugitu. Lehoiak pixka bat behera etorri dira, baina kanpoko taldeak ez du Olatz Santana urduritu lehen zatian.
Bigarrenean zuri-gorriek hasieratik aurrerapusua eman dute eta Elexpururen bidez ersoko aukera argiak izan dituzte. Atzelaria gola egiteko zorian izan da, baina bere jaurtiketa langan jo du. Handik gutxira, Clara Pinedo golegile gisa estreinatu da ikasturte honetan.
Gutxi iraun du poztasunak, erantzuna hamaika metroetatik heldu baita. Laia Ballestek penaltiz sartu du gola azken txanpan markagailua berdintzeko. Santutxuko Ane Bordagaray 17 urterekin sartu da berdegunean. RCD Espanyol, atzean sartuta, gehiegi ixten hasi da eta lehoiek ez diote erasotzeari utzi, azken herenean mugikortasun handiarekin, hiru puntuak eskuratzeko aukera posible guztiak arakatu dituzte.
Agote edo Ortega izan zitekeen gol erabakigarria sar zezaketenak, baina Salvadorrek bi geldiketa bikainekin eragotzi ditu horien golak. Baina, areako jokaldi bakan batean, RCD Espanyoleko Anna Torrodak baloia bere atean sartu du zuri-gorriak bigarren aldiz markagailuan aurretik jartzeko.
Harrobiko jokalari iruindarra den Alfaro ere azken txanpan atera da arratsaldeko bigarren debuta osatzeko. Athleticek hiru puntu garrantzitsu eskuratu ditu sailkapenean batzen jarraitu eta sentsazio onei eusteko. Asteazkenean, Alcalan lehiatuko dira, Kopako final-laurdenetako kanporaketan Atletico de Madriden aurka eta, igandean, Sevillara bidaituko dute etxetik kanpo ligako jardunaldi berri bat jokatzeko.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Javier Lerga

RCD Espanyol
Hamaikakoan





















