
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- DUX Logroño - Athletic Club
DUX Logroño - Athletic Club


- Azkona 14'
- Maddi 52'
KokapenaLas Gaunas, Logroño
Garaipena Las Gaunas zelaian
Lehoiek DUX Logroño taldeari irabazi diote denboraldiko azken irteeran

Athletic Clubek 0-2 irabazi du Las Gaunas zelaian, Azkonak lehen zatian eta Maddik bigarren zatian egindako golei esker. Lehoiek hasieratik amaierara izan dute norgehiagoka kontrolpean, Logroñoko bero itogarriarekin batera, 30 gradutik gorako tenperaturekin.
Zuri-gorriak partidan hobeto hasi dira eta Pinedok lehen aukera izan du jaurtiketa bortitz batekin, baina Mirallesek baloia ondo harrapatu du. Azkona izan da, taldeko pitxitxia eta 2028ra arte berritu berria, 0-1ekoa egin duena. Bere ohiko maltzurkeria erabili du atezainari egindako lagapenari aurrea hartzeko eta lehenengo gola egiteko. Markagailua ireki eta gero, Nanclaresek geldiketa bikaina egin du.
Bigarren zatia Athleticen bigarren golarekin hasi da, Maddi Torrek egindako golarekin. Clarak alboko falta atera du eta Oguizak bigarren zutoinera aldatu du baloiaren ibilbidea, hor Maddi zegoen, Errioxako atezaina gainditzeko.
0-2koarekin Athleticek lasaitasunez kontrolatu du partida, eta DUX Logroñok ezustekoa eman nahi izan du. Beroak estutu egiten du eta lesioak saihestea zen garrantzitsuena, are gehiago bi asteko geldialdi luzearen ondoren. Sara Ortegak min hartu du belaunean eta baita Elexpuruk ere sorbaldan. Lesioen, aldaketen eta jokoaren jario eskasaren artean bigarren zatiak ez du mamirik izan. Jone Amezagak bere 100. partida jokatu du eta gol batekin biribildu ahal izan du, baina zutoinak saihestu du egin du.
Markagailua 0-2ko emaitzarekin geratu da, eta puntuak Bilborantz joan dira txapelketako azken astearen hasieran. Taldeak Sevilla FC aurreratzea lortu du eta zazpigarren postuan jarri da, igandean Alhama CF taldearen aurka (16:00etan) garaipena lortzeko zain.
Hamaikakoan

Miralles
Cata
Laura M.
Marta
Isina
Velazco
Mawete
Valderas
Rebeca
Comfort
Salomé
Ordezkoak
Chelsea
Colomina
Welma Fon
Iria Castro
Asenjo
Annelie
M. Martín
Falfán
Giménez
Morcillo
Iraia
Entrenatzaileak
David Hernández

DUX Logroño
Hamaikakoan

Miralles
Cata
Laura M.
Marta
Isina
Velazco
Mawete
Valderas
Rebeca
Comfort
Salomé
Ordezkoak
Chelsea
Colomina
Welma Fon
Iria Castro
Asenjo
Annelie
M. Martín
Falfán
Giménez
Morcillo
Iraia
Entrenatzaileak
David Hernández

Athletic Club
Hamaikakoan























