Atlético de Madrid - Athletic Club
Final laurdenak
Kopa

Atlético de Madrid - Athletic Club

Atlético de Madrid
Atlético de Madrid
41
Athletic Club
Athletic Club
  • 33' Jensen
  • 38' ,78' Amaiur
  • 64' Fiamma
  • Azkona 92'

KokapenaCentro Deportivo Alcalá de Henares, Alcalá de Henares

Athletici Kopako laurdenak trabatu zaizkio

Lehoiak, arratsalde garratz batean, Kopatik at geratu dira Atletico Madrilen etxean galdu ostean

Amaitu da Athletic Cluben kopako abentura. Zuri-gorriak kanporatuta geratu dira Alcala de Henaresen jokatu zen final-laurdenetako partidaren ostean. Atletico Madril, oso eraginkorra, Javi Lergaren taldea baino gehiago izan zen eta finalerdietarako txartela eskuratu zuen. Lehoiek, zelai lokaztuan itxuragabeturik, bi gol jaso zituzten lehen zatian, pisu handiegia izan zutenak eta aukerarik gabe geratu ziren. 

Ezerk ez zuen iragartzen Atleticok Athletici ezarritako zigorra. Koltxonerak kontraerasoan ederto trebatu ziren Athleticek baloia galdu eta Pinedok markagailua ireki ahal izan zuen lehen minutuetan. Jose Herrerak zuzendutako neskek saria aurkitu zuten joko zuzenean. Jensenek kontraerasoan sartu zuen lehen gola eta Amaiurrek, beste jaurtiketa azkar batean, 2-0ekoa egin zuen. Kanporaketa erabakigarri batean, bi golek pisu gehiegi izan zuten.

Bigarren zatian oraindik okerrera egin zuen neurketak, aurkariengana hurbiltzeko erreakzio zantzurik ez zegoelako. Lergak partidako plana aldatu zuen, baina Fiammak 3-0ekoa sartu zuen eta aldea gaindiezina bihurtu zen. Lehoiak ahulak izan ziren eta ordaindu egin zuten. Amaiurrek etxekoen festa biribildu zuen eta Azkonak emaitza apaindu zuen luzapenean.

Athletic F Ligan bakarrik ari da orain, laugarren postutik lau puntura eta bosgarrenetik bi puntura. Hain zuzen ere, igande honetan Sevilla FC izango du aurkari, sailkapenean puntu bat gorago dagoen taldea.