
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2026-27
- CD Tenerife - Athletic Club
CD Tenerife - Athletic Club


- 51' Padilla
- 89' Gramaglia
KokapenaHeliodoro Rodríguez López, Santa Cruz de Tenerife
Athletic esku-hutsik itzuli da Tenerifetik
Padillaren eta Gramagliaren golek erabaki zuten bigarren zatian neurketa, nahiz eta lehoiak nagusi izan jokoan denbora luzez

CD Tenerifek eten egin du lehoiek F Ligako bederatzigarren jardunaldira iritsi aurretik zuten emaitza onen bolada. Víctor Martinek zuzentzen duen taldeak neurketaren zati handi batean erakutsitako joko ona gorabehera, CD Tenerifek bere aukeretako bat baliatu du hiru puntuak eskuratzeko.
Hasteko, ordutegi aldaketa izan zen, LaLiga Hypermotioneko CD Tenerife-FC Andorra partida egun berean, 14:00etan, jokatzeko birprogramatu baitzen, arrazoi operatiboak tarteko. Hori dela eta, neurketa ordubete atzeratu zen, eta Athleticek ohikoa baino egoera okerragoan zegoen zelai batean jokatu behar izan zuen. Hala ere, Víctor Martínek partidaren aurreko agerraldian adierazi bezala, zelaiaren egoerak ez zuen aitzakia izan behar, eta lehoiak irmotasunez zelairatu dira Heliodoro Rodriguez Lopez zelaian.
Elexpuruk izan du partidako lehen abagunea, baina jaurtiketa indartsua izanik ere ez du atea aurkitu. Pinedok ere saiakera egin du falta jaurtiketa batean, baina baloia kanpora joan da, gutxigatik. 28. minutuan, epaileak penaltia adierazi du atezainak Amaia Martinez bultzatu ostean, baina FVS sisteman jokaldia berrikusi ondoren, erabakia atzera bota da. Athleticek nagusitasunari eutsi zion, baina aukerak urritu egin ziren, eta bi taldeak hutsean berdinduta joan ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian, etxekoak indartsuago zelairatu dira Heliodoro Rodríguez Lopez zelaian. Eta lehen aukera izan dute unean bertan, aurrea hartu dute markagailuan. Nanclaresek ezin izan du ezer egin 50. minutuan Padillak buruz egindako erremate bikainaren aurrean. Erantzuna emateko garaia iritsi da, eta Camposek langara bidali du bere jaurtiketa. Azkona, Sara Ortega, Jone Amezaga eta Vilariño zelairatu dira azken minutuetan taldeari freskotasuna eta sakontasuna emateko. Saiatu egin dira lehoiak, baina 88. minutuan, Gramagliak areako aldaratze bat baliatu du azken 2-0ekoa egiteko.
Athleticek datorren larunbatean izango du porrot hau gainditzeko aukera. 16:00etan, Real Madrid taldea hartuko du Lezaman. Erronka zaila izango da, eta lehoiek etxean galdu gabe daramaten bolada luzean beste urrats bat egiteko aukera izango dute.
Hamaikakoan

Nay Cáceres
Cinta R.
Zamanian
A. Mingueza
Padilla
Carlota
Aleksandra
N. Salazar
V. Quiles
Elba
Patri Gavira
Ordezkoak
Noelia Ramos
Álvarez
Tiwa
Moreno
Koko Ange
Henar
M. Martí
Gramaglia
Entrenatzaileak
Yerai Martín

CD Tenerife
Hamaikakoan





















