Zorya Luhansk VS Athletic Club 2017-12-7 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
6. Jardunaldia

Zorya Luhansk0 : 2Athletic Club

Aduriz70'
Raúl García86'
Laburpen bideoa
Estadioa
Arena Lviv
Herria
Lviv
Data
07/12/2017
Ordua
21:05
Data eta ordua
2017-12-7 - 21:05

Lehenengoak multzoan eta 32ko Fasera

FC Zoryak 0 Athletic Clubek 2Athletic Clubek 0-2 irabazi dio FC Zoria taldeari Arena Lviven….

2017ko abe. 7a

FC Zoryak 0 Athletic Clubek 2


Athletic Clubek 0-2 irabazi dio FC Zoria taldeari Arena Lviven. Aritz Aduriz eta Raul Garcia golegileak izan dira.

Ukrainian merezitako garaipenari esker eta ÖFK-ek Berlinen berdindu duela kontuan hartuta, gure taldea multzoko lehena izaten amaitu du fase hau eta 32ko Fasearen itzuliko partida San Mamesen jokatuko du. Arerioa abenduaren 11an egingo den zozketan ezagutuko da.

Berdinketaren nahikoa zen. Baina aukera zegoen ere taldeko buru gisa amaitzeko eta azken hau bete da, merezita gainera, Athletic Clubek bigarren itzuliko partida guztiak irabazi baititu, hiru han zuzen ere.

Eta ukrainar hotzean egin du ere. Hasiera orekatua izan da, abaguneak zuri-gorriak izan badira ere, partida osoan zehar legez.
Williamsi gola baliogabetu diote, inondik inora jokoz kanpo ez zen jokaldian eta Raul Garciak bolea ikaragarria lortu du, baina errematea kanpora abiatu da. Aurrekariak ezagututa, minutuak aurrera joan ahala gauzak oker zitezkeen, are gehiago atezainak Adurizen zartakoa desbideratu duenean edota Raul Garciaren burukada langara joan denean.

Halaz ere, Adurizek buruz eta Raul Garciak eskuinez, Susaetaren falta jaurtiketak errematatuz, taldea aurretik ipini dute eta aspaldiko partez azken minutuak lasaiak izan dira. Laugarren denboraldiz Europarako sailkapena lortu ostean, laugarren aldia da, jarraian, sailkaturik gaudela neguko atsedena eta gero.

Iazko denboraldian esan genuen legez, ez da erraza, arraza dirudien arren. Ezta ere igandeko hitzordua, Valentzian Levante UD-ren aurka.