Athletic Club - CA Osasuna
Euskal Herria Txapela
Lagunartekoa

Athletic Club - CA Osasuna

Athletic Club
Athletic Club
01
CA Osasuna
CA Osasuna
  • A. Osambela 76'

KokapenaLasesarre , Barakaldo

Athleticek aukerak jarri ditu, baina Osasunak azken gola

Zuri-gorriek ezin izan zuten Euskal Herria Txapelaren IX. edizioa irabazi Barakaldon

Athleticek ezin izan zuen Euskal Herria Txapela eskuratu, bere bederatzigarren edizioan, Osasunaren  partidako azken zatian gol bakarra sartu zuen Osasunaren aurka galdu ostean. Hala ere, Valverderen taldea, non lehoikume gazteen presentzia nabarmentzen zen, izan zen nagusi jokoan eta abaguneetan. Nico Serranok hainbat izan zituen.

Athleticen kontrolarekin hasi zen norgehiagoka, arrisku gehiago sortu eta bere bi hegaletan Osasuna urduri jartzeko modua aurkitu baitzuen, nahiz eta nafarrentzat izan ziren lehen aukera argiak. Padillak bi geldiketa bikain egin zituen; lehenengoa Ruben Garciaren falta zuzenean, eta bigarrena Iker Muñozen erremateari oina aterata.

Hogeita hamargarren minutuaren ondoren heldu ziren zuri-gorrien abagunerik onenak. Guruzetak jokaldi bikain batean Navarrori eman zion baloia hegalera, honek Serranori laga zion eta bere jaurtiketa Aitor Fernandezek gelditu zuen. Nicok beste aukera bat izan zuen, jaurtiketa on batekin, eta gero Guruzeta ere saiatu zen.

Unai Gomezek Aitor Fernandezen eskuetara bidalitako burukada batek bigarren zatia ireki zuen eta lehen ordu laurdenaren ondoren aldaketak hasi ziren. Valverdek Adrian eta Monreal lehen taldearekin debutarazi zituen eta Izeta ere sartu zen haiekin batera. Segidan Irurita eta Santos estreinatu ziren, eta azkenik Eder eta Ibon Sanchez. Zuri-gorriak nagusi ziren eta Nico Serrano birritan saiatu zen areaz kanpotik, baina Osasunako atezaina ondo aritu zen. Orduan iritsi zen partidako gol bakarra, Osambelak egin zuena, Santosen bi geldiketen ondoren bere taldearen hirugarren aldaratzean asmatuta. Neurketa amaitzeko, Santosek eskuadratik gertu zihoan jaurtiketa bati erantzun bikaina eman zion.