
- Hasiera
- Taldeak
- Juvenil División de Honor
- 2024-25
- FC Barcelona - Juvenil División de Honor
FC Barcelona - Juvenil División de Honor


- 50' Alba
- 51' Pradas
- Unax 39'
KokapenaJohan Cruyff , Sant Joan Despí
Athleticek ohorez galdu du Gazteen Errege Kopan
FC Barcelonak gainditu du Adrian Estevek zuzentzen duen taldea final-laurdenetan eta talde zuri-gorria txapelketatik at utzi du

Athleticek porrota jaso du Gazteen Errege Kopan. Adrian Estevek zuzentzen duen taldeak agur esan dio txapelketari Johan Cruyffen FC Barcelonaren aurka 2-1 galdu eta gero. Talde zuri-gorria Unax Urzaizen bitartez aurreratu zen lehen zatiaren amaieran, baina etxeko taldeak markagailua irauli zuen bi astindu azkarrekin bigarren zatia hasi eta berehala.
Lehen zatia oso parekatua izan zen Estadi Johan Cruyffen, non bi taldeek aurkariaren atea bilatu zuten, arrisku handirik sortu gabe. Kanporaketa partida bakarrera jokatzeak taldeek zuhur jokatzea eragin zuen. Simon Garciak erantzun ona eman zion erasoei eta Unax Urzaizek, lehen berrogeita bost minutuetako azken txanpan, Athletic Club aurretik jarri zuen, behetik jaurtiketa on bat eginez.
Bigarren zatian, gazte zuri-gorriek kolpe ederra jaso zuten aurkako bi gol hartu ostean. Hugo Albak eta Arnau Pradasek, minutu batean, markagailua irauli zuten. Adrian Esteveren mutilak berdinketaren bila joan ziren arriskua sortuz, Pablo Martinezek langara bidalitako errematea abagune arriskutsuena izanda, baina ahalegina alferrik izan zen. Athletic Gazteen Errege Kopatik kanpo geratu da, ondo aritu eta merituzko maila eman ondoren.
Hamaikakoan

Yaakobishvili
Ferrer
Kospo
Cuenca
Walton
Fariñas
Virgili
Junyent
Alba
Rodríguez
Pradas
Ordezkoak
Aller
Gómez
Rangel
Ferrer
Marqués
Kluivert
Hernández
Guerrero
Diarra
Entrenatzaileak
Juliano Haus Belletti

FC Barcelona
Hamaikakoan
