Real Madrid - Gazteak Ohorezko Maila
1/4 (Joanekoa)Gazteen Ohorezko Maila

Real Madrid - Gazteak Ohorezko Maila

Real Madrid
Real Madrid
20
Gazteak Ohorezko Maila
Gazteak Ohorezko Maila
  • 49' Carlos Díez
  • 54' Barroso

KokapenaCiudad Real Madrid, Madrid

Real Madrilek lehen kolpea eman du Gazteen Txapeldunen Kopan

Athleticek markagailua irauli beharko du Lezaman, Valdebebasen jokatutako final-laurdenetako joaneko partidan galdu ostean

Gazteek markagailu-iraulketa bilatu beharko dute Lezaman. Real Madrilek abantaila hartu du Txapeldunen Kopako final-laurdenetako joaneko partidan Athletic mendean hartuta. Carlos Diezek eta Barrosok bigarren zatian sartutako golek garaipena eman zien madrildarrei. Zuri-gorrien aurka neurtuko dituzte indarrak asteazkenean (17:00etan).

Lehen zatiari hobeto kokatuta ekin zion Real Madrilek. Bereak izan ziren aukerarik onenak, hala nola, Espinosaren jaurtiketa zutoinera. Gazte zuri-gorriak jokoa orekatzen joan ziren eta erasoko aukeraren bat izan zuten, baina protagonistak Adrian Estevek zuzentzen duen taldearen atzealdean egon ziren. Zugatzek Barrosoren gola saihestu zuen meritu handiko geldiketa batekin atsedenaldira iritsi aurretik.

Bigarren zatiaren hasiera zorigaiztokoa izan zen talde zuri-gorriaren interesentzat. Christianek mehatxu egin zuen eta Athletic aurreratzeko aukera ona izan zuen, baina Real Madril izan zen lehen gola sartu zuen taldea, bi gol ia jarraian. Carlos Diezek eta Barrosok aurretik jarri zuten talde madrildarra. Zuri-gorriek bultza egin zuten, baina ozta-ozta urduritu zuen madrildarren atzealdea. Amaieran porrota jaso arren, kanporaketa zuri-gorrien zelaian erabakiko da datorren astean.