Gazteen Txapeldunen Kopako Athletic Club - Real Madrid partidarako sarrerak

Gazteen Txapeldunen Kopako Athletic Club - Real Madrid partidarako sarrerak

Athletic Clubeko bazkideek, Gazte Abonoek eta Club Athleticeko kideek Lezaman maiatzaren 13an (asteazkena), 17:00etan, 2. zelaian jokatuko den final-laurdenetako itzulerako partidarako doako sarrera erreserbatu dezakete

Athletic Clubek Real Madrid izango du aurkari Gazteen Txapeldunen Kopako final-laurdenetan. Joaneko partida Real Madrilen Kirol Hirian jokatuko da larunbat honetan, maiatzaren 9an, 17:00etan. Itzulikoa Lezaman jokatuko da, maiatzaren 13an, asteazkena, 17:00etan, 2. zelaian.

Kanporaketa gaindituz gero, Adrian Esteveren taldeak Lauko Finala jokatuko du maiatzaren 20tik 24ra, zehazteke dagoen zelaian.

Athleticeko bazkideek, Gazte Abonoek eta Club Athleticeko kideek itzulerako partidarako sarrera doan eskuratu ahal izango dute hurrengo estekan.
 

BAZKIDEEN SARRERAK 

GAZTE ABONOEN SARRERAK


CLUB ATHLETIC PREMIUM SARRERAK

CLUB ATHLETIC SARRERAK

 

Maiatzaren 7an, osteguna, 12:00etan, salmenta orokorra irekiko da publiko orokorrarentzat.

Txapeldunen Kopari buruz

Txapelketa honetan Ohorezko Mailako zazpi multzoetako zazpi txapeldunek eta multzo guztietako bigarren onenak parte hartzen dute. Athletic Clubez gain (2. multzoa), Celta (1. multzoa), FC Barcelona (3. multzoa), Granada CF (4. multzoa), Real Madrid (5. multzoa), UD Las Palmas (6. multzoa), Valencia CF (7. multzoa) eta CD Tenerife (bigarren sailkaturik onena) daude.

Sari gisa, Txapeldunen Kopako finaleko irabazleak UEFA Youth League-n parte hartzeko aukera izango du. Txapelketa horretan, Txapeldunen Ligara sailkatzen diren eliteko gazte-talde guztiek parte hartzen dute.