Basconia - CD Vitoria
Jardunaldia 1

Basconia - CD Vitoria

Basconia
Basconia
02
CD Vitoria
CD Vitoria
  • Yriarte (p.) 75'
  • Urko (p.) 92'

KokapenaArtunduaga , Basauri

CD Basconiaren porrota Artunduagan

Bigarren zatian penaltiz sartutako bi golek garaipena eman diote CD Vitoriari

undefined

Baskoniak 0 eta 2 galdu zuen Artunduagan CD Vitoriaren aurka atzeratuta zuen Hirugarren Mailako lehen jardunaldiko partidan. Talde armaginaren filialak epaileak bigarren zatian adierazi zituen penaltiak aprobetxatu zituen Artunduagaren hiru puntuak lortzeko.

Patxi Salinasen mutilek bi aukera on izan zituzten lehen zatian aurrea hartzeko, Jon Guruzetarena argiena, Beñat de Jesusen pasearen ondotik. Guruzeta Basauriko taldearekin aritu zen, Joseba Etxeberriaren taldean ohikoa izan arren. Gorka Agirre Bilbao Athleticeko jokalaria ere Patxi Salinasen aginduetara ibili zen.

Bigarren zatian bi penalti izan ziren bisitarien alde, 75. minutuan lehenengoa eta 90. minutuan bigarrena. Yriartek eta Urkok ez zuten barkatu hamaika metroetatik eta CD Vitoriak garaipena eskuratu zuen Artunduagan.