Bilbao Athletic VS Amorebieta 2020-11-7 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
4. Jardunaldia

Bilbao Athletic2 : 1Amorebieta

Serrano39'
Artola44'
Leiza87'
Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
07/11/2020
Ordua
18:00
Data eta ordua
2020-11-7 - 18:00

Lehoikumeen bigarren garaipena jarraian

Bilbao Athleticek 2 eta 1 irabazi dio SD Amorebietari Nico Serranok eta Artolak lehen zatian egindako golei esker

2020ko aza. 7a

Bilbao Athleticen garaipen handia SD Amorebietaren aurka, Lezaman lortu duen denboraldiko lehena. Nico Serranok eta Artolak lehen zatian egindako golei esker, Joseba Etxeberriaren mutilek bigarren garaipena lortu dute jarraian ligan, joan den astean La Floridan irabazi ondoren.

Neurketa baloi jabe nagusi argirik gabe hasi zen, zelai erdiko borroka askorekin eta arriskurik gabe areetatik gertu. Minutuek aurrera egin ahala, Bilbao Athleticek gora egin zuen, eta hegaletatik aukerak sortzen saiatu zen. Hala ere, Amorebietak izan zuen partidako lehen aukera, 25. minutuan. Mikel Alvarok baloia jaso zuen area barruan, baina bere jaurtiketa indartsua Agirrezabalaren eskuin zutoinetik kanpora joan zen.

Williamsek erdiraketa on pare batekin erantzun zuen, baina aurrelariek ez zuten asmatu. Amorebietako atzelariari aurre egitea erabaki zuen orduan Williamsek, hondoko lerroraraino iritsi  eta pasea eman zion Nico Serranori, arratsaldeko lehen gola sartzeko. Golak konfiantza eman zien Etxeberriaren jokalariei eta bost minutu geroago bigarrena egin zuten kontraeraso on batean. Alvaro Nuñezek baloia eman zion Baqueri, eta honek takoi ukitu batekin Artolari, azken honek gola egiteko.

Bigarren zatian Tascon, Victor, Kortazar, Guruzeta eta Cabo zelairatu zituen Etxeberriak. Amorebieta behin eta berriz saiatu zen, eta 87. minutuan Leizak buruz gola lortu zuen. Azken minutuetan etxekoek abantaila mantentzeko gai izan ziren Amorebietaren erasoei eutsiz, eta hiru puntuak eskuratu zituzten. Amorebietaren aurkako garaipenaren ostean, Bilbao Athleticek Alaves B taldea izango du aurkari datorren astean, Lezaman berriz.