Bilbao Athletic VS Alavés B 2020-11-14 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
5. Jardunaldia

Bilbao Athletic2 : 0Alavés B

Artola16'
Cabo82'
Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
14/11/2020
Ordua
15:45
Data eta ordua
2020-11-14 - 15:45

Bilbao Athleticek bolada onean jarraitzen du

Joseba Etxeberriaren taldeak, 2-0eko emaitzarekin Alavesen bigarren taldea garaituz, hirugarren garaipena jarraian lortu du

2020ko aza. 14a

Bilbao Athletic martxa onean dago. Joseba Etxeberriaren mutilek, Deportivo Alaves B-ren aurkako garaipenarekin, bere hirugarren garaipena jarraian erdietsi dute, bigarrena etxean. Artola eta Caboren golei esker, lehoikumeak oso toki onean kokatu dira sailkapenean.

Bilbao Athleticek, ohituta gaudenez, baloia bere hanketan zuela proposatu nahi izan zuen hasieratik. Jokoa hegaletatik eramanez, Nico Serrano eta Imanol ezker hegaletik oso aktibo zeudela, zuri-gorriek erritmo handia eman zioten neurketari. Horren ondorioz, Artolak lehen gola sartu zuen, hirugarren gola bere azken hiru partidatan lortuz. Williamsen saiakera sarera bultzatu zuen Imanolek, area barruan baloia aurkitu ostean. Bilbao Athleticek arriskuarekin arabarren atera hurbiltzen jarraitu zuen, baina ezin izan zuen abantaila handitu. Babazorroek aukera ona izan zuten Alex Tirlearen oinetan, baina Iru handitu egin zen ate azpian eta jokaldia zapuztu zuen.

Atsedenaldiaren ostean, arabarrek partida berdintzeko asmoarekin atera ziren, eta horrek aukerak eman zizkion Bilbao Athletici erasoko lerroan. Artolak aldea handitzeko beste aukera bat izan zuen, baina bere jaurtiketa kanpora joan zen. Bilbao Athleticek ez zuen arazorik izan atzealdean eta Cabok, partida amaitzen ari zenean, bere lehen gola sartu zuen areaz kanpotik, arratsaldea borobiltzeko. Hiru puntu gehiago gure bigarren taldearentzat.