Real Sociedad B VS Bilbao Athletic 12/19/2020 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
10. Jardunaldia

Real Sociedad B1 : 2Bilbao Athletic

Lobete41'
Zarraga18'
Aranbarri21'(b.a.)
Laburpen bideoa
Estadioa
Zubieta
Herria
Donostia
Data
19/12/2020
Ordua
3:45 PM
Data eta ordua
12/19/2020 - 3:45 PM

Bigarren taldeen arteko derbia zuri-gorria da

Bilbao Athleticek hiru puntuak eskuratu ditu Sanse-ren aurka, Zarraga eta Arambarriren golei esker, azken honek bere atean

Dec 19, 2020

Bilbao Athleticek filialen derbia irabazi du. Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldeak partida bikaina jokatu du Zubietan balio handiko hiru puntu irabazteko. Bi golek, lehen zatiko 20. minutuaren aurretik, garaipena lortzeko bidea erraztu zuten.

Partida erritmo biziarekin hasi da, gainontzekoa bide berdina jarraituz. Realak arriskua sortu nahi izan du baloi jabetza baliatuz eta lasaitasun gehiagorekin. Bestalde, Bilbao Athletic bertikalagoa izaten saiatu da. Horren ondorioz, lehoikumeen lehen abisua iritsi da, eta, Nico Williamsen oinetan, Ruiz-Zeberiok bere onena eman behar izan du Joseba Etxeberriak zuzendutako taldearen lehenengo gola zapuzteko, hurrengo arrisku jokaldian iritsiko zena. Zarragak, erdiraketa bat espero zenean, denak ezustean harrapatuz, falta jaurtiketa zuzenaz ireki zuen zulatu zuen txuriurdinen atea, 17. minutuan. Jarraian, Serranoren erdiraketa on bat Ewanek errematatu zuen, eta Arambarrin jo ondoren, etxekoen atean sartu zen baloia. 0-2, 20. minutuan.

Lezamakoek hortik aurrera kontrolatu dute partida, askoz lasaiago eta erabakiak hartzeko orduan hobeto. Hala ere, Lobetek aldea murriztu du atsedenaldia baino lehen, eta partida irekita geratu da bigarren zatiari begira. Williamsek, aldageletara sartu aurretik, zutoinera bidali du baloia, jokaldi bikain batean, baina arratsaldeko hirugarrena izatea baino ez zitzaion falta izan baloi horri.

Aldageletatik pasa ostean, Bilbao Athleticek ederto kontrolatu ditu partidaren nondik norakoak, baloi-jabetzak luzatuz eta Xabi Alonsok zuzentzen duen taldearen atea bilatuz ere. Planak ezbeharren bat izaten zuenean, Agirrezabalak ahalegin errealistak zapuztu zituen. Etxeko taldea partida berdintzen saiatu da azken minutura arte, baina ezin izan du Bilbao Athleticen defentsako horma gainditu. Zuri-gorrien hiru puntu oso landuak taulan sailkapenaren goialdean jarraitzeko.