Real Racing Club de Santander - Bilbao Athletic
Jardunaldia 13

Real Racing Club de Santander - Bilbao Athletic

Real Racing Club de Santander
Real Racing Club de Santander
11
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • Diarra 91'

KokapenaEl Sardinero , Santander

Bilbao Athleticen puntu baliotsua Sardineron

Diarrak 91. minutuan egindako burukada handi batek berdinketaren gola eman die zuri-gorriei, futbolari bat gutxiagorekin ordubete jokatu duten partidan

undefined

Bilbao Athleticek berdinketa lortu du Sardineron Racingen aurka, eta igoera postuei eutsi die, hirugarren postuan, Amorebietatik lau puntura. Alvaro Nuñezek 91. minutuan jarritako baloi ederra erramatatu du Diarrak buruz, eta horrek puntu zaporetsu bat urratzeko balio izan die lehoikumeei.

Zuri-gorriak ondo zelairatu dira, Baqueren aukerekin, baina Soko izan da zutoinera bidalitako erremate batekin abisatzen lehena. Zarragak eta Cabok beste aukera on bat izan dute justu Iruri txartel gorria erakutsi aurretik. Jon Anderrekin izan duen buruz burukoan eskuarekin ikutu du baloia area kanpoan. Agirrezabala sartu da Caboren ordez eta Bustosek beste baloi bat zutoinera bidali du.

Bustosek berak aurreratu ditu Solabarrietaren mutilak 65. minutuan, baina Bilbao Athleticek ez dio partidari aurpegia galdu. Imanolek bolea batekin abisatu du, Tasconek ezin izan du bigarren zutoinean bakarrik errematatu Nico Williamsen jokaldi bikain baten ondoren, eta Racingek eskuekin hiru puntuekin igurzten zituenean, Diarra salbatzailea agertu da bere lehen gola egiteko.