SD Logroñés - Bilbao Athletic
Jardunaldia 6

SD Logroñés - Bilbao Athletic

SD Logroñés
SD Logroñés
10
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 24' Borja

KokapenaMundial 82 , Logroño

Bilbao Athleticen porrota Logroñon

Lehoikumeek SD Logroñesen aurka galdu dute eta lidertza galdu dute ere datorren astean Bigarren Mailara igotzeko playoffari ekin baino lehen

undefined

Bilbao Athleticek porrota jaso du Logroñon SD Logroñesen aurka Borjaren golari esker. Joseba Etxeberriaren mutilek galdu egin dute talde errioxarraren kontra eta multzoko lehen postua galdu dute ere, igoera playoffaren aurretik.

Zuri-gorriek ez zuten partidarik onena jokatu. Gazteek ez zuten erasoko guneetan duten zehaztasuna izan eta SD Logroñesek partida ona jokatu zuen. Jerok defendatutako atea zulatzen ez zuten jakin lehoikumeek. Lehen zatian, gure gazteak ez ziren eroso egon berdegunean, etxekoen atzealdean, abiadurari esker, min egiten zuten arren. Albert Aguilaren mutilek golerako bidea aurkitu zuten 24. minutuan, Borjak area zurigorrian egondako aldaratze baten ostean Iruren atea gainditzeko aprobetxatu zuenean.

Hortik aurrera, lehoikumeak norgehiagokari buelta ematen saiatu ziren, baina aukerekin baino indar eta bihotz handiagoz. Nico Williamsek Bilbao Athleticen abagunerik onena izan zuen 60. minutuan, etxeko atezainarekin buruz burukoan, baina ez zuen asmatu eta baloia kanpora bidali zuen gutxigatik. Lehoikumeek ezin izan zuten hasierako golari buelta eman.

Bihar, playoffetako lehen kanporaketaren zozketa Meridan. Emaitza hauekin eta bigarren sailkatua izanda, Bilbao Athleticek beste bigarren sailkatuetako batekin (Bartzelona B, Celta B, UD Sanse de los Reyes eta UCAM Murcia) edo gainerako kanporaketetako hirugarren batekin jokatuko du lehen partida erabakigarria.