Burgos CF - Bilbao Athletic
Play Off

Burgos CF - Bilbao Athletic

Burgos CF
Burgos CF
10
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 108' Saúl Berjón

KokapenaFrancisco de la Hera , Almendralejo

Bilbao Athletic igoerarik gabe gelditu da

Luzapenaren bigarren zatian Saul Berjonek sartutako gol batek erabaki du finala

undefined

Bilbao Athletic LaLiga Smartbankeko igoeraren ateetan geratu da, Saul Berjonek luzapenean 1-0 sartu ostean. Iaz Badajozen aurka gertatu zen bezala, garai hartan penaltietan, Joseba Etxeberriaren mutilek izan izan dute igoera lortu denboraldi handi baten ostean.

Tentsio handiko partida izan da, hutsi gabekoa. Burgos CF indartsu sartu da norgehiagokara, lehoikumeak beldurtzeko asmoz. Lehen aukera Burgosena izan da, Saul Berjonek kanpora bidalitako jaurtiketa batean.

Bigarren zatia beste istorio bat iza da. Ia guztia Gaztelako taldearen eremuan gertatu da. Victor San Bartolomek ezin izan du Nuñezen erdiraketa handi bat buruz ondo errematatu eta Nico Williamsek abagune pare bat izan ditu, bat oso argia Imanolen erdiraketa baten ostean.

Minutuen aurrera egiteak Joseba Etxeberriaren taldeari mesede egiten ziola ematen zuen, nahiz eta luzapenaren amaieran berdinketak ez zuen balio, eta bakoitzaren paperak oso argi gelditu ziren: Burgos defendatzera eta Bilbao Athletic erasora. Eta Diarraren buruan izan du Bilbao Athleticek igoera, Alvaro Nuñezek area barrura egindako erdiraketa baten ostean. 100. minutuan izan da hori. Baina, Saul Berjonek ondo harrapatu du bigarren zutoinean Alvaro Rodriguezen erdiraketa eta hala, Burgos bigarren mailara itzuli da Bigarren B Mailan 19 urteko ibilbide luzea egin ondoren.