CD Calahorra - Bilbao Athletic
Jardunaldia 18
1. RFEF

CD Calahorra - Bilbao Athletic

CD Calahorra
CD Calahorra
11
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 16' Barace
  • Luis Bilbao 17'

KokapenaLa Planilla , Calahorra

Puntu banaketa La Planillan

Luis Bilbaoren gol-estreinaldian, Calahorrak eta Bilbao Athleticek bana berdindu dute

undefined

Bilbao Athletic txapelketara itzuli da Gabonetako etenaldiaren ondoren. Patxi Salinasen lehoikumeek Calahorra bisitatu dute, eta, amaieran, beste puntu bat lortu dute. Sufritutako berdinketa neurketa oso bizia eta intentsitatez beteta egon baitzen.

Lehen zatia oso bizia izan zen, aukeraz betea, espero zen bezala. Gerenabarrena, gaur Bilbao Athleticekin estreinatuta, oso aktibo egon zen eta bere jokaldien bitartez iritsi ziren bigarren taldearen lehen aukerak. Lehen kolpea, etxekoen aldetik, geldikako baloian iritsi zen. Baracek, faltaz egindako jaurtiketa bikain eta geldiezinaz baliatuta, errioxarrak aurreratu zituen lehen ordu laurdena pasata. Hurrengo jokaldian, Luis Bilbao gazteak Paredesen baloi luze on bat baliatu zuen partida berdintzeko. Berangoko aurrelariak ez zuen barkatu buruz burukoan Iricibarren aurrean. Hor geratu beharrean, ’33’ zenbakidunak oso antzeko jokaldi bat izan zuen lehoikumeen taldea aurreratzeko, baina bere erremateak ez zuen aterik aurkitu oso gutxigatik.

Bigarren zatia etxeko taldearentzat izan zen, partida irabazteko aukera garbiak izan zituztelako errioxarrek, baina atzelari zuri-gorrirekin edo Agirrezabalarekin egin zuten topo. Atezainak maila bikaina erakutsi zuen, beste behin ere. Markagailua ez zen mugitu eta filialak puntu baliotsua lortu zuen etxetik kanpo.