
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2021-22
- Unionistas CF - Bilbao Athletic
Unionistas CF - Bilbao Athletic


- Ewan 10'
KokapenaReina Sofía , Salamanca
Bilbao Athleticen bolada aurrera doa
Lehoikumeek Unionistas gainditu dute eta lau partida jarraian daramatzate dagoeneko galdu gabe

Lehoikumeen beste garaipen bat, oraingoan Unionistas-en aurka, Racingek bakarrik hiru puntuak lortu zituen zelaian. Patxi Salinasen taldeak sentsazio onak baieztatu ditu eta bigarren garaipena jarraian lortu du, laugarren partida jarraian porrota jaso gabe.
Intentsitate handiko partida izan zen Reina Sofian. Partidua berdintsu hasi zen, Bilbao Athletic atzean ondo ordenatuta zegoela, irteera azkarrak aprobetxatzen saiatuz. Patxi Salinasen taldeak aurrea hartu zuen Ewani esker. Aurrelariak Guruzetaren erdiraketa bat ukitu zuen area barruan eta De La Cruz despistatu zuen baloia atean sar zedin. Hortik aurrera, filial zuri-gorria, atzean sendo, ondo defendatu zen etxekoen erasoetatik. Hala ere, Gotik 0-2koa sartzeko aukera izan zuen, Salamancako taldeko atezaina ezustean harrapatzeko zorian izan baitzen berriz ere.
Bigarren zatian, lehoikumeek defentsan oinarritu zuten beren jarduna, Unionistas-en saiakerak bertan behera utziz. Horrek eragina izan zuen, zuri-gorrien bigarren taldearentzat izan baitziren puntuak. Merituzko geldiketa Iruk Cris Montesen jaurtiketai egindakoa, norgehiagoka luzapenean sartzen zenean. Urrezko hiru puntu Bilbao Athleticentzat, datorren astean DUX taldea hartuko baitu, maila mantentzeko borrokan oso garrantzitsua izango den neurketan.
Hamaikakoan

Salva de la Cruz
Ramiro
Acosta
Iñigo Piña
Cris Montes
Nespral
De la Nava
José Salinas
Iñigo Muñoz
Marín
De Miguel
Ordezkoak
Florentin Bloch
Jorge Mier
Edu Cortina
Mandi
Pitu Doncel
Manu Sánchez
Rayco
Pablo Espina
Pedraza
Óscar Cruz
Sergio del Río
Iago de Souza
Entrenatzaileak
Dani Mori

Unionistas CF
Hamaikakoan
