CD Castellón - Bilbao Athletic
Jardunaldia 4
1. RFEF

CD Castellón - Bilbao Athletic

CD Castellón
CD Castellón
20
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 17' Manu Sánchez
  • 49' Pablo Hernández

KokapenaCastalia , Castelló de la Plana

Bilbao Athleticek Castellonen aurka galdu du

Lehoikumeak esku hutsik joan dira Castaliara egindako bisitatik

Bilbao Athleticek 2-0 galdu zuen CD Castelloren aurka Castalian. Manu Sanchez, lehen zatian, eta Pablo Hernandez, bigarrenean, izan ziren partidako golegileak.

Lehoikumeak ondo sartu ziren neurketara eta Adu Aresen bitartez aurreratu ahal izan ziren. 7 zenbakidunak etxeko atzelarien akatsa aprobetxatu zuen, baina Alfonso atezaina oso adi egon zen bere errematea kornerrera bidaltzeko. Handik gutxira, norgehiagokako lehen gola iritsi zen. Manu Sanchezek baloi bat jaso zuen area barruan, geldikako ekintza baten ondoren, Castelloko taldea aurreratzeko.

Bigarren zatian, Pablo Hernandezek errenta handitu zuen bolea batekin. Padillak ezin izan zuen ezer egin. Erreakzionatzeko denbora geratzen zen eta, ordu laurden bat aurretik, hamar jokalarirekin geratu zen talde zuri-beltza, Oscar Gil lehoi ohia kanporatu baitzuten bi txartel hori aterata. Cabok izan zuen aukerarik onena aldea murrizteko, gutxigatik kanpora joan zitzaion burukada batekin, baina markagailua ez zen gehiago mugitu.

Datorren astean, zuri-gorri filiala bere dinamika bideratzen saiatuko da Realaren bigarren taldearen bisitan (larunbatean, 19:00etan, Lezaman).