Bilbao Athletic VS Real Sociedad B 2022-9-24 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
05. Jardunaldia

Bilbao Athletic1 : 1Real Sociedad B

Mikel Goti74'
Vélez85'(b.a.)
Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
24/09/2022
Ordua
19:00
Data eta ordua
2022-9-24 - 19:00

Puntu banaketa filialen arteko derbian

Bilbao Athleticek eta Reala B-k bana berdindu dute

2022ko ira. 24a

Bilbao Athleticek puntu bat lortu du Reala B-k Lezamara egindako bisitan. Lehoikumeak aurretik jarri ziren markagailuan Gotiren bitartez, baina Velezek bere atean sartutako zoritxarreko golak garaipena etxean geratzea eragotzi zuen.

Harmailak betetzen ari ziren jarraitzaile zuri-gorriek bultzatuta, Bingen Arostegik aulkitik zuzendutako taldea aurkaria baino hobeto zelairatu zen. Hala ere, lehen zatian ez ziren aukera argirik egon.

Emozio guztia bigarren zatirako geratu zen. Ewanek, Luis Bilbaok eta Adu Aresek abagune bana izan zuten eta Kortajarenak Padillak geldiketa bikain bat egitera behartu zuen. Gola ezker hegaletik egindako jokaldi on batean iritsi zen. Gotik area barruan jasotako baloia sarera bidali zuen zaleen gozamenerako.

Denboraldiko lehen garaipena etxean gertu zegoen. Hala ere, zorigaiztoko jokaldi batean, Velezek donostiarren erdiraketa arriskutsu bat sartu zuen bere atean.

Emaitza honekin, Bilbao Athleticek lau puntu dauzka sailkapenean eta datorren astean Calahorrari egingo dio bisita La Planillan (igandea, 12:00etan).