Bilbao Athletic - Real Murcia CF
Jardunaldia 9
1. RFEF

Bilbao Athletic - Real Murcia CF

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
03
Real Murcia CF
Real Murcia CF
  • Pedro León 15'
  • Arnau Ortiz 70'
  • Carrasco (p.) 94'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek porrota jaso du Real Murtziaren aurka

Mario Simonen mutilek Lezaman hiru puntuak eskuratu zituzten Pedro Leon, Arnau Ortiz eta Andres Carrascoren golei esker

Lehoikumeak Lezaman Real Murtziaren aurka galdu zuten. Pedro Leonen eta Arnauren golek balantza Murtziako taldearen alde jarri zuten eta Bilbao Athletic hutsean utzi zuten.

Norgehiagoka bizia izan zen Lezaman ikusi genuena. Kanpoko taldeak sendoago hasi zituen lehen berrogeita bost minutuak, baloi gehiagorekin eta Padillak defendatutako ate aurrean. Horren ondorioz, Murtziak aurrea hartu zuen markagailuan Pedro Leonen golari esker. Pedro Leonek Padillaren aldaratzea baliatu zuen bere jaurtiketaren ostean gola egiteko. Murtziako kapitainak atezainik gabe gainditu zuen ate zuri-gorria. Hortik aurrera, lehoikumeak neurketa orekatu nahian joan ziren, jabetza gehiagorekin eta Mario Simonen taldearen defentsa sarea apurtzen saiatuz.

Bigarren zatian, Bilbao Athletic hobeto aritu zen eta berdinketa gertu izan zuen. Adu Aresekareatik urrun saiatu zen, baina bere jaurtiketak ez zuen aterik aurkitu gutxigatik. Lehoikumeak finkatu ziren, baina orduan iritsi zen aurkariaren bigarren kolpea. Arnau Ortizek Padilla gainditu zuen jaurtiketa estu batekin. igarren talde zuri-gorriaren erreakzionatzeko saiakerak alferrikakoak izan ziren eta lehoikumeek ezin izan zuten Lezaman punturik batu. Carrascok kanpotarren garaipena biribildu zuen penalti puntutik gehitutako denboran.