Bilbao Athletic VS Gimnàstic de Tarragona 2022-11-5 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
11. Jardunaldia

Bilbao Athletic0 : 0Gimnàstic de Tarragona

Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
05/11/2022
Ordua
19:00
Data eta ordua
2022-11-5 - 19:00

Puntu banaketa Lezaman

Bilbao Athleticek eta Nasticek golik gabe berdindu dute, aukerarik onenak lehoikumeek izan dituzten neurketan

2022ko aza. 5a

Berdinketa Lezaman. Bilbao Athleticek eta Nasticek ezin izan zuten aurkariaren defentsa menderatu eta puntuak banatu zituzten. Bingen Arostegiren mutilek aukera onenak izan zituzten, baina ez zuten berdintasuna hautsi.

Lehen zatiak aukera gutxi izan zituen. Naveira areaz kanpotik saiatu zen lehen minutuetan, baina alferrik. Gainerakoan, bi taldeak aurkariaren defentsa lerroa hausten saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Adu Aresek aukerarik onena izan zuen eskuin hankarekin egindako jaurtiketa bat Manu Garciaren atean sartzeko zorian egon ondoren.

Bigarren zatian, lehoikumeak hiru puntuen bila joan ziren. Adu berriro saiatu zen, baina kanpoko taldearen atezainarekin topo egin zuen. Bi taldeek azken unera arte borrokatu zuten gola sartzeko, eta orduan izan zuen Gotik berdinketa hausteko jokaldirik onena. Bere jaurtiketak ez zuen aterik aurkitu milimetroengatik. Bilbao Athleticek puntu bat lortu du datorren asteburuan txapelketako geldialdia baino lehen.