Barcelona Atlètic VS Bilbao Athletic 2022-11-19 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
12. Jardunaldia

Barcelona Atlètic2 : 0Bilbao Athletic

Aranda18'
Luismi Cruz45'
Estadioa
Johan Cruyff
Herria
Sant Joan Despí
Data
19/11/2022
Ordua
19:00
Data eta ordua
2022-11-19 - 19:00

Bilbao Athleticek Barça Atlèticen aurka galdu du

Lehoikumeek ezin izan dute punturik lortu Johan Cruyff Estadira egindako bisitan

2022ko aza. 19a

Bilbao Athleticek 2-0 galdu zuen Barcelona Atlèticen aurka Estadi Johan Cruyff-en. Arandak eta Luismik lehen zatian sartutako golak erabakigarriak izan ziren, nahiz eta zuri-gorrien bigarren taldea ondo aritu zen.

Lehoikumeak ondo ekin zioten partidari eta Jon Guruzeta eta Adu Aresen bitartez aurrea hartu ahal izan zuten. Area ertzetik egin zituzten jaurtiketak kanpora joan ziren oso gutxigatik. Handik gutxira, norgehiagokako lehen gola iritsi zen. Arandak eroso jaurti zuen area kanpotik eta Padillak ezin izan zuen ezer egin. Bingen Arostegik zuzentzen duen taldea Aduren beste abagune batekin saiatu zen erreakzionatzen, baina etxekoek euren errenta bikoiztu zuten atsedenaldia baino lehen, Luismik maisuki egindako falta jaurtiketa bati esker.

Aldageletatik igaro ondoren, denbora geratzen zen neurketari buelta emateko. Bermeoko entrenatzaileak aulkia mugitu zuen eta Trespalaciosek burukada bat langara bidali zuen aldeak murrizteko aukera argiena izan zuten korner ugarietako batean.

Datorren astean Osasuna Promesasi bisita eginez (igandea, 17:00etan, Taxoaren) bere dinamika bideratzen saiatuko da talde bizkaitarra.