CA Osasuna B - Bilbao Athletic
Jardunaldia 13
1. RFEF

CA Osasuna B - Bilbao Athletic

CA Osasuna B
CA Osasuna B
32
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 8' Eneko
  • 11' Iker Muñoz
  • 93' C. Mutilva
  • Cabo 69'
  • Vélez 92'

KokapenaInstalaciones de Tajonar - H1 , Tajonar

Bilbao Athleticen porrot krudela Taxoaren

Meritu handiko erreakzioarekin luzapenean berdindu ondoren, 3-2koa jaso du azken jokaldian

Amaiera latza izan du Taxoaren Bilbao Athleticek. Norgehiagoka osoan zehar markagailuan atzetik egon ondoren, lehoikumeek berdinketa lortu zuten eta, zorigaiztoko jokaldi batean, beste gol bat jaso zuten, Osasuna Promesasen aurka punturik batzea galarazi ziena.

Bilbao Athleticek erritmo biziarekin ekin zion partidari, baina etxeko taldeak bi kolpe gogor eman zizkion jarraian. Partidako 10. minutuan Osasuna Promesasek agintzen zuen markagailuan Eneko eta Iker Muñozen golei esker. Lehenengoak Padillaren aldaratze bat baliatu zuen baloia sarera bultzatzeko eta bigarrenak atezain zuri-gorria gainditu zuen eskuadra osotik sartu zen falta bikain batekin. Alex Pallaresen gizonak, gaur bigarren talde zuri-gorriaren aulkian estreinatu zena, Valenciak defendatzen zuen arearen ingurura hurbiltzen saiatu ziren etengabe hortik aurrera. Aukerak izan zituzten, baina ezin izan zuten distantzia murriztu.

Bigarren zatian, zuri-gorrien bigarren taldeak bere nagusitasuna sendotu zuen eta Osasuna bere zelaian sartu zuen. Cabok, bigarren zatian zelairatuta, aldea murriztu zuen amaierarako hogei minuturen faltan, area kanpotik egindako jaurtiketa gogor eta estu batekin. Lehoikumeak berdinketaren bila ibili ziren. Velezek, partidako erasoko azken jokaldian, Valencia gainditu zuen korner baten irteeran jaurtiketa indartsu batekin. Hala ere, zuri-gorriek puntu bat lortuko zutela zirudienean, Mutilvak etxeko taldea aurreratu zuen berriro lehoikueentzat zoritxarreko jokaldi batean. Bilbao Athleticek porrot gogorra jaso du, eta bigarren zatian erakutsitako sentsazio onei heldu beharko die, hurrengo asteburuan (igandea 4, 12:00etan) Cornellari Lezaman irabazteko.