Bilbao Athletic VS At.Baleares 2022-12-11 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
16. Jardunaldia

Bilbao Athletic0 : 1At.Baleares

Canario14'
Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
11/12/2022
Ordua
12:00
Data eta ordua
2022-12-11 - 12:00

Merezi gabeko porrota Lezaman

Garaipenaren saria merezi izan zuen Bilbao Athleticek porrota jaso zuen Atletico Balearesen aurka

2022ko abe. 11a

Zortea ez dago Bilbao Athleticen alde. Merezimendu handirik gabe, aurkariak, Atletico Balearesek, Lezaman jokoan jarri ziren hiru puntuak eraman zituen Canarioren gol bakarrari esker, neurketako lehen ordu laurdenean.

Lehen zatian, lehoikumeak nagusi atera ziren eta markagailuan aurrea hartzeko hainbat aukera izan zituzten. Hala ere, zelai propioan egindako akats batek bisitarien gola ekarri zuen. Canariok Lezaman denboraldi honetan estreinatu zen Ispizua etxeko atezainaren aldaratze bat aprobetxatu zuen Atletico Baleares taldeari abantaila emateko. Hortik aurrera, lehoikumeek hamaika aukera izan zituzten norgehiagoka orekatzeko, baina ez zuten gauzatzerik izan.

Bigarren zatia bide beretik joan zen. Bilbao Athleticek talde balearraren atea bilatu zuen, baina behin eta berriz atezainarekin edota atzelariekin topo egin zuen. Pallaresek zorterik gabe mugitu zuen aulkia, harrobiko jokalari berriak ere zelairatu zituen. Varela, El Collaon bigarren taldearekin lehen minutuak jokatu ondoren, eta Barandalla, Lezaman estreinekoz aritu zena, emaitza iraultzen saiatu ziren. Ez zen modurik izan, pena bat. Igandean (17:00etan) SD Logroñes taldeak bisitatuko du Lezama. Joko ona eta sentsazioak puntu bihurtzeko aukera berri bat izango dute lehoikumeek.