CE Sabadell FC - Bilbao Athletic
Jardunaldia 18
1. RFEF

CE Sabadell FC - Bilbao Athletic

CE Sabadell FC
CE Sabadell FC
10
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 19' Morgado

KokapenaNova Creu Alta , Sabadell

Bilbao Athleticek Sabadellen aurka galdu du

Lehoikumeek ezin izan dute punturik lortu Nova Creu Altara egindako bisitan

Bilbao Athleticek 1-0 galdu zuen Sabadellen. Morgadok geldikako jokaldi batean sartutako golak garaipena eman zien etxekoei, nahiz eta bigarren talde zuri-gorria baloiaren jabetza kontrolatu eta emaitza hobea lortzeko aukeraren bat edo beste izan zituen.

Lehen minutuetan zehar ez zen abagune argirik izan. Hala ere, Morgadok Ispizua gainditu zuen korner baten ostean egindako erremate zehatz batekin. Erreakzionatzen saiatu ziren bilbotarrak Regok urrutitik egindako jaurtiketa baten bitartez, baina markagailuan atzetik joan zen aldageletara.

Bigarren zati osoa geratzen zen partidari buelta emateko. Alex Pallaresek aulkia mugitu zuen eta Luis Bilbaok, berdegunera sartu zen jokalarietako batek, berdinketa izan zuen burukada batekin. Jon Guruzetaren azken saiakerarekin batera, neruketa orekatzeko aukerarik argiena izan zen. Aipatzekoa da, halaber, Quicala Bariren debuta, neguko merkatu honetan egindako fitxaketa.

Datorren astean talde bizkaitarra bere dinamika bideratzen saiatuko da Lezaman Real Unionen aurka jokatuz (igandean, 16:00etan).